• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Aire ezagun batzuen gainean, Euskal Hiriguneak komunikazio kanpaina originala bultzatzen du, herritarrek hondakinen bereizte eta murrizteaz egin dezaten beren leloa ! Horren laguntzeko, bilketa sistemaren modernizatze handia hasia da, erabilpenaren aisetzeko eta bereizketa errexteko denentzat

     

     

    Kantu ezagunak desbideratuz, Euskal Herri Hirigune Elkargoak oroitarazten du zikin ontzi beltzetarik kanpo beste bide bat posible dela ! Hau da, hondakinen murrizte eta bereizte sistematikoaren bidea, “bereiztea, hondakinen balorizatzea baita” !
    Bilketa sistemaren arraberritzearen oihartzunez, kolektibitateak 5 umorezko giltza mezu deklinatzen ditu, dinamika hortan hasteko. Urtearen bukaera aintzin, lurralde guzian edukiontzi berriak izanen dira erabilpenaren errexteko eta herritarren bereizketa sinpleagotzeko. 2021an, Euskal Herrian, bilketa selektiboa biztanleka 93kg-koa baldin bada, oraindik hobetu gaitezke, gure hondakinetarik benetazko baliabideak sor ditzagun. Hemen, 100kg / pertsonakaka heina argiki begistatzen dugu !

    Horren lortzeko (eta gainditzeko !) zonbait kantu kopla erabil ditzakegu. Hala nola…
    1/ … guttiago botatzea, gehiago bereiztea dela erranez eta denok egin ditzakegun jestuak badirela. Gure bereizketari erritmoa emateko, errepika hori kanta dezagun “ Kolore, Kolore eta hondakinak… Denontzat, Denontzat Badira Ontziak…
    2/ … jakinez hondakin hoberena, ekoiztu ez dena dela. Orduan, horren ez ahanzteko, aire hortan sar gaiten “ Aupa gizona, jeiki mutil, atzar emazte ta neskatil, bereizketaren dei eginaz, irrintzi bat dabil. Bota nahi duzun guztia dugu zai, soberan dituzun gauzak ere bai, baztertu objektuak gero gaur, berriz dira alai !
    3/ … oroituz berinazko estalkien bereizteak, baliabide zein energiaren aldetik, benetazko ekonomiak aurrezpenak eginarazten dituela. Berinazko estalkia, era mugagabean birziklatu daiteken materia da. Horren bereiztea ez ahanzteko, ezpainetan atxik dezagun “Baina berinarentzat, beltza ez duz maite, bila ontzi berde bat, eta ikusi arte…
    4/ … gure bio-hondakinak konpostatuz zikin ontzi beltzaren ttipitzeko eta baratzeko ongarria sortzeko, errepikatuz “Konpostera joan nintzen zurikinen botatzera…Trula la, Lula lu, La, Lo…”. Eta hildo hortatik haratago joateko, konpostatzeko materiala prezio ttipian proposatzen dizu kolektibitateak . Info eta galderak biltagarbi.eus -en
    5/ … hondakindegia, eman edo konpon ezin, eta etxe hondakinetan bota ezinentzat bereizte gune ezin hobea denez. 2021an, horietarik 73% birziklatuak edo balorizatuak izan dira ! Orduan, denek batean : “Izan gira euskal hondakindegin…uuu…zu eta ni, biak goxoki, dantzan, dantzan, hondakindegian !