Etxe hondakin eta antzekoen balioztatze gunea, lurralde baten zerbitzuko.
Bil Ta Garbi sindikatuak hurbiltasuneko ekipamenduak garatu ditu bere lurraldean, orain arte erabiliak ziren etxe hondakinei loturiko garraio eta ingurumenaren eraginen murrizteko.
Baionako Canopia guneak, lurraldearen mendebaldeko beharrei erantzuten duen bezala, Mendixka, sindikatuaren lurraldeko ekialdeko beharrei erantzuteko eraikia izan da. Sindikatuak betebeharrei erantzuteko eta bertako hondakin ekoizpenaren tratatzeko, bi azpiegitura horiek eraiki behar izan ditu.
Taldea
Sindikatua bera da gune horren esplotazioaz arduratzen. Bertan 7 pertsonek dute lan egiten :
- Esplotazio arduradun bat
- Langile administratibo bat
- Mantentze langile bat
- Esplotazio lau langile
Hondakin organikoen balioztatzea ziurtatzen duen egin-moldea
Bi egin-molde desberdin aukeratuak izan dira Mendixkan.
Bereizte - konpostatze balioztatze alea
20 000 tona arteko etxe hondakin konpostaren ekoizpenarako.
Balioztatze gunearen ahalmena, heldu diren 20 urteei aurreikusitako beharrei egokitua izan da. Edukiahalak kontutan hartzen ditu :
- herritarren kopuru emendioa eta beren migrazioa ;
- Ekoiztutako hondakinen eboluzioa ;
- Erabiltzaileen izaera eta ohituren aldaketa ;
- Bilketa selektiboa eta hondakin arriskitsuen bilketa moldearen aldaketak.
Informazio gakoa
ARRISKURIK GABEKO HONDAKINEN BILTZE GUNEA
Arriskurik gabeko hondakinen biltze gunea, baliozta ezinen stokatzeko egina da.
Kutxatilek 3,5 hektare hartzen dute baina bat bestearen ondotik eraikiak dira, beharren arabera. 16 000 tona errezibitzen ahal dute urtero eta sektorearen beharrak estaliko dituzte ondoko 20 urtetan.
- Mendixkako bereizte-konpostatze gunearen 10 00 tona hondakin segurtatuak ;
- Sektorearen hondakindegien 4 000 tona hondakin trabagarri ;
- Ofiziale eta bertako lantegien 2 000 tona hondakin arruntak.
Oharra : bilketa selektibotik heldu estalki birziklagarri, paper, egunkark eta aldizkariak, zuzenki Baionako Canopia gunera bidaliak dira.