• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Hondakinen murrizketa : lehentasuna

    Bil ta Garbi sindikatua “Zero Zabor, Zero Xahutze” lurralde gisa ezagutua izan da Ekologia, garapen iraunkorra eta energiaren Ministerioaren partetik, 2015 urte hondarrean. Helburua hau da : ahal bezainbat tokiko eragileekin, hondakinen kudeatze eta ttipitze politika eraikitzea, ekonomia biribilaren eta gobernatza partekatu baten dinamikan.

    "ZERO ZABOR, ZERO XAHUTZE" LURRALDEA

    “Zero Zabor, Zero Xahutze” lurraldearen helburu eta ardatza estrategikoak

    • Ekonomia zirkularraren garatzeko gobernantza kooperatiboa antolatu lurraldeko eragile guzieri dei eginez : kolektibitateak, eragile ekonomikoak, elkarteak, inplikatuak diren herritarrak.
    • PLPDMA onetsi eta prebentzio programa handinahi bat garatu.
    • Hondakindegien sarea optimizatu (Hondakindegien Lurralde Ikerketa) berexketaren kalitatea hobetzeko eta berrerabiltze sailen garatzeko.
    • Lurraldeko hondakinen balioztatze ahalbideak ikertu birziklatu materia arloan, ekonomia zirkularraren ikuspidean eta tokiko enpleguak sortzeko.
    • Eraikuntza eta herri lanen arloan, berrerabili edota birziklatu materia hobetsi ; manaketa publikoetan eragiten ahalko da batez ere klausulen idazketetan laguntza ekarriz merkatu publikoetan.
    • Eraikuntza eta herri lanen eta hondakin geldoen kudeaketa eta balioztatzea lagundu.
    • Aktibitate turistikoaren eta tokiko gertakarien eraginez sortuak diren hondakinak ttipitu.
    • Hondakin zerbitzuaren finantzamendua optimizatzen lagundu, herritarren konbentzitzeko beren hondakinak ttipitzen.

    Jakitekoa

    Ekintzak 24 ekintza fitxetan gauzatuak dira ( hemen telekargagarriak ), kondutan hartzen dute :

    • Tokiko testuingurua
    • Segitzeko ekintzak
    • Jadanik eginak diren edo sortzen ari diren partaidetzak
    • Iragan hutsegiteak