HELBURUAK ETA ENGAIAMENDUAK
2015-2020 ARTEKO EKINTZA ESTRATEGIKOEN EGITARAUA
Sindikatuaren 2015-2020 arteko ekintza estrategikoen egitaraua, “gero eta hondakin guttiago ekoiztea da, gero eta balioztatze gehiago ziurtatuz eta lurperatzea ahal bezain bat murriztuz.” Ibilbide hori, Sindikatuaren hautetsdiek zuten marraztu. 2015ko maiatzaren 13an aukeratutako lau ardatz nagusiz osatua da.
Murrizketa eta berreizketa: PRIMO helburua
Murrizketa eta bereizketa landu hondakinak ekoiztu baino lehen. 2020ko helburuak:
MURRIZKETA
2010ko kantitateekiko %10 murrizketa lortu
BEREIZKETA
100KG/urte/biztanle 2020an

Balioztatze maximoa: Top’Valo helburua
Etxe hondakinen balioztapena optimizatu eta garatu. 2020ko helburuak:
LURPERATZEA
2010ko kantitateekiko lurperatutako hondakinen %70ez murriztea
BALIOZTATZEA
Etxe hondakinen %80a balioztatu

Finantza mailako aurrezkiak eta garapen ekonomikoa: Eco’Entako helburua
Hondakinak iturri ekonomiko eta materiala bilaka arazi
FINANTZA MAILAKO NAGUSITASUNA
Hondakinen kudeaketaren finantza mailako nagusitasuna ziurtatu
BALIOAK SORTU
Bertako ekonomiaren garapena sustatu

Lurraldeko aktore guziekiko elkar lana garatu: Syneo helburua
Sinergiak lagundu, elkarrekin hobekiago aritzeko
ERABILTZAILEEN HITZARTZE ETA HARREMANAK
Erabiltzaile eta tokiko bizitzaileekin topatu
ERAKUNDEEN SINERGIAK
Partaidetzak lotu

SINDIKATUAREN ENGAIAMENDUAK
Sindikatuaren lan eremuan, politika publiko horren eramateko, lan talde ezberdinak antolatzen dira eta beren lana, zinezko baloretan oinarritua da, egin molde zorrotzak aukeratuz, zerbitzuaren jarraikitasunaren ziurtatzeko:
- Emaitza onak eta eraginkortasuna
- Elkartasuna eta elkarlana
- Berrikuntza eta nork bereko ardura
- Hurbiltasuna eta lurralde finkatzea
- Gardentasuna eta gobernantza partekatua
- Sentsibilisazioa eta pedagogia