Etxe hondakin eta antzekoen balioztatzeko gune bat lurralde baten alde.
Canopia, Sindikatuaren lan eremuko mendebaldeko etxe hondakin eta antzekoen balioztatzeko gunea da. Hiru hondakin mota errezibitzen ditu :
- Zikinontzi horian botatzen diren hondakin birziklagarriak (paperak eta estalki birziklagarriak) ;
- Zikinontzi beltzan botatzen diren etxe hondakinak parte organikoaren balioztatze organiko eta energetikoarentzat ;
- Horien bideratzeko hondakindegietatik heldu diren trabagarriak, egurrak eta hondakin berdeak.
BILKETA SELEKTIBOEN BEREIZKETA ZENTROA
Eskuz eta mekanikoki eginiko bereizketa, birziklatze lantegietara bidaltzeko.
Biztanleen bereizketa jestuari loturiko optimizazio erronkak!!
- Gero eta gehiago birziklatu : nazio mailan hartu helburuen araberako hondakin birziklagarrien kantitatea emendatu.
- Gero eta hobekiago birziklatu : bereizketa hutsak murriztu.
- Kide diren hiri elkargoei ekarritako zerbitzu maila ziurtatu.
Bereizketa kontsignak guidedutri.fr – en atseman eta aplikazioa telekargatu
Helburuak
Paper, egunkari eta estalki birziklagarriak bereizi birziklatze lantegietara bidali aitzin.
Hondakin onartuak
Sindikatuaren lan eremuan ekoiztutako egunkariak, paperak, kartoiak, janari brikak, kanetak, kontserbak, plastikozko botilak eta flakoinak.
Edukiera
20 000 tona / urte
Teknika
Pisatze eta kontrola, eskuz eta mekanikoki eginiko bereizketa, xaken osaketa, anarteko bilketa, birziklatze adarretarako bidalketa.
Kudeaketa
Bil Ta Garbi Sindikatuaren barne kudeaketa.
Lan taldea
21 ustiatze langile (18 bereizketa langile + 3 arduradun/administratibo), 3 mantenketa langile
ETXE HONDAKINEN BALIOZTATZE UNITATEA
Laborantxan erabiltzeko kalitatezko konposta baten ekoizteko, metanizazioa erabiltzen duen egin moldea.
Helburuak
- NFU 44-051 norma betetzen duen eta kalitate agronimikoa duen konposta bat ekoiztu
Azken analisiak hemen (2020ko bataz bestekoa) - Energia hornitzen duen biogasa ekoiztu (elektrizitatea eta berotasuna)
- Luperatutako hondakinen partea azkarki murriztu (%80a)
Hondakinak
Etxe hondakin organikoak (azalak, apairu hondarrak, oihal naturalak, janari kartoi zikinduak, papertxoak…).
Ekoizpen ahalmena
80 000 tona/urte.
Teknika
Valorga egin moldea : metanizazio eta konpostaketa.
Industria enpresa
Valortegia, Urbaser Environnement enpresaren adarra.
Taldea
25 pertsona
Egin-molde bakarra
Valorga egin moldearen esklusibotasuna (metanizazio arloan puntakoa) horretan oinarritua da :
- Etxe hondakinen parte organikoaren usteltzea digestatzaileak deitutako harresi hermetiko batzuetan.
- Materiaren nahasteko sistema neumatikoa erabiliz, pieza mekanikoen beharra baztertzen da eta egin-moldearen fidagarritasuna bermatzen du.
- Sekuentzia segida batean oinarritutako aitzinatzeak, kalitatezko konposta ezin hobe eta iraunkorra ziurtatzen du.
LEKUALDATZE KAIA
Canopiako eskualdaketa kaiak, egur, trabagarri eta hondakin berdeak biltzen ditu, balioztatze sailetara bidali aitzin.
Helburuak
Hondakidegietatik heldu trabagarriak bildu, sail egoki batzuetara bidali aitzin.
Hondakinak
Egurrak, trabagarri baliozta ezinak, hondakin berdeak (Canopiako organikoen balioztatze sailan erabiliak)
Ekoizpen ahalmena
20 00 tona/urte.
Teknika
Biltegiratzea / eskualdatzea.
Industria enpresa
Bil Ta Garbi.
Taldea
2 pertsona.
BISITEN ZIRKUITOAK ETA GUNE PEDAGOGIKOA
Publikoari zuzendutako harrera gune bat et bi zirkuitoak.
Bil ta Garbiko eraikin administratiboan den gune pedagogikotik abiatuz, bisitariak zubixka batzuen bidez Berexketa zentrora eta Balioztatze Organiko Gunera joan daitezke (mugikortasun ttipiko pertsoneri egokituak). Berina frangoeri esker ikus daitezke berexketa eta balioztatzen etapa ezberdinak, eta esplikazio taulekin erabiliak diren egimolde industrialak ulertzen ahal dira.
BIL TA GARBI SINDIKATUAREN ERAIKIN ADMINISTRATIBOA
Canopiako instalazioekiko hurbiltasuna
Canopiaren eraikitzeak, Bil Ta Garbi sindikatuaren zerbitzu administratiboen leku aldaketa eragin du eraikin berri batean. Langileak, 2014ko urtarrilan sartu ziren bertan. Canopiako eraikin teknikoekiko hurbiltasun horrek, langileen arteko trukadak errexten ditu.