• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    ELKAR ADITZEAK

     Bil Ta Garbi Sindikatua saiatzen da ahalik eta argienik izatea bere azalpenetan : erabakiak hartu aitzin, hautetsiekin elkar adituz – herritarreri azalpenak emanez, eta agertzen diren kezka edo galdereri erantzunez.

    SINDIKATUAREN KUDEANTZA POLITIKAREN OINARRIA

    Bil Ta Garbi Sindikatuak, 2004az geroz etxe-hondakin eta antzekoen tratatze ardura du.  Hastapenetik sail hortaz komunikatzea eta eztabadatzea nahikeria nagusitzat uken du.

    Lehenik, etxe-hondakinen tratatzeko antolakuntza teknikoa finkatu behar izan du.

    2004AN GEROZ EGIN URRATSAK

    2004an : tratatze adarraren hautatzeko lehen bilkura zabal bat

     2004an, hautetsiek nahi izan dute tratatze moldea eztabadatua izan zedin. Hautetsi, publiko zabalak, ingurumenaz axola duten eta kontsumizale elkarte, Garapen Kontseilua….denek oharrak egin ahal izan zituzten bilkura publikoetan, berezilarien aitzinean. Bilduma eta ondotik bozkatu zen, eta Sindikatuko hautetsiek hondakinekin balioztatze organikoaren egitea bozkatu zuten.

    2005 eta 2006 artean : tratatze guneen hautatzeko bigarren konzertazioak

    2005 eta 2006 urteen artean, tratatze guneen eraikitzeko guneak eztabadatu ziren. “Eremu xekatze” lan talde bat egin zen. Hortan eskualde bakoitzeko hautetsi ordezkari bat bazen, berezilariak (Estadodoak, Kontseilu Orokorreko Ordezkariak, SAFER). Lan taldeak ikerketa araudiak finkatu behar zituen estudioetan parte hartuz. Hautetsi eta elkarteekin bildu eta gogoetak egin ondotik, lurraldearen 2 zatitan partikatzea hautatu zen : Ekialdean Mendixka eraikiko zen Sarrikotapean, mendebaldean Canopia Baionan.

    2006an : Sarrikotapeko balioztatze guneaz konzertazioa

    Bil Ta Garbi  Sindikatuak permanentzia andana bat atxiki ditu Sarrikotapeko Herriko Etxean, xedearen behar bezala azaltzeko eta heritarren oharren hartzeko.

    Ondotik, Bil ta Garbi Sindikatuak bilkura publiko bat antolatu du, permanentzien bilanaz pundu baten egiteko. Hortan, agertu ziren galdeeri erantzunak ekarri dira, eta Ekialdean eraikitzekoa zen hondakinen aintzin-tratatze eta lurperatze guneetaz argibideak. 

    Ondotik, Bil Ta Garbi SIndikatuak bisitak proposatu ditu (Gironda eta Côtes d’Armor eskualdetan), parte hartu nahi zuten herritar guzientzat. Herritarrek, Bil Ta Garbik hondakinen tratatzeko egin zuen hautuaren alde teknikoa ikusi ahal dute.

    Sindikatuak galdeginik, Prefetak onartu zuen CLIS baten sortzea – CLIS edo argibide eta zaintza lekuko batzordea. Hastapen batean, batzordeak infomazioak zabaldu zituen. Zaintza arloa hasi zuen Mendixka gunean eraikitze lanak abiatu zirelarik. CLISak bestalde aitzin-tratatze 2 egin molden arteko konparaketa lan bat eraman zuen : “mécano-biologikoa” eta gisuarekin tratatzeaz

    2009ko udaberrian : Baionako balioztatze poloaz konzertazioa

    2007ko martxoan, SIndikatuak Prefetari galdegin zion CLIS delako baten sortzea. CLIS.aren – edo argibide eta zaintza lekuko batzordearen – lehen bilkura 2008ko maiatzaren 23an egin zen, xedeaz berri ukeiteko. 

    2009ko udaberrian, Bil Ta Garbi Sindikatuak xedeaz hunkiak edo interresatuak ziren jendeen oharrak bildu nah uken zituen. Hautetsi etaelkarte eragileak ere konzertazio desmartxan inplikatu zituen.

    Konzertazioak helburu bat baino gehiago zuen :

    • Xedeaz informatu : publikoari, Bil ta Garbi Sindikatuak hautatu teknika eta zorroztasunen azaltzeko,
    • Xedeaz solastatu : parte hartzaile bakoitzaren igurikatze eta kezken neurtzeko,
    • Opzio teknikoetaz eleketan arizan, poloaren integrazioa neurtzeko,
    • Azkenik, konkurentzia dei publiko kaierraren aberasteko.

    Bil Ta Garbi Sindikatuak arartekariak behartu zituen bilkura publiko horien eramaiteko.  Bestalde, Prefetak konzertazio berme bat izendatu zuen, permanentzia eta hitzorduen segurtatzeko.

     

    Paraleloki, Bil Ta Garbi Sindikatuak informazio kanpaina bat egin zuen :

    • 10 000 esku-orri banatuak,
    • 300 konzertazio txosten banatuak,
    • Ageriak lekuko prentsan,
    • Sindikatuaren web gunean informazioak,

    Baionako Hiriak ere berriak zabaldu zituen herri aldizkarian.

    2010ko udazkenean Bittola gunearen antolaketa lanetaz konzertazioa

    Bil Ta Garbi Sindikatuak ikerketa gehigarri bat egin zuen, Urruñako Herriko Kontseilari eta herritarren inplikatuz. Ondorioz erabaki zen Bil Ta Garbik eramaiten zituen estudioen segitzeko lan talde baten sortzea, zointan herritar, herriko kontseilari, SIED Côte Basque eta ingurumenaren zaintzeaz axola duen alkarte bat ordezkatuak ziren. Taldea lanean has zen 2010ko azaroan.

    Gaur egun, konzertazioak segitzen du esplotazio jarraikitzean

    Bil Ta Garbik segitzen du informazio hedatzen, herritarrek behar bezala xedeak ulertu ditzaten.

    Holaz, eraikuntza fasean, so-egile talde batek lanak segitu zituen, enpresak behar bezala ari zirela zaintzeko. Begiratze lanak segitzen du Canopian. So-egile taldea urtean bizpahiru aldiz biltzen da poloko aktibitateetaz punduaren egiteko. 

     

    "Zero zabor, zero xahutze" lurraldearen eraikuntzari lotua den kontzertazioa.

    Avec la reconnaissance, en 2015 par le Ministère de l’Environnement, du Syndicat Bil Ta Garbi comme “Territoire Zéro Déchet, Zéro Gaspillage”, l’établissement public a pour ambition d’initier les synergies et actions locales favorisant l’émergence d’un nouveau modèle économique basée sur le développement durable des territoires. Cette construction a pour fondement la collaboration de tous les acteurs de terrain qui s’engagent dans cette démarche d’adaptation, d’amélioration et de transformation des pratiques aux nouveaux enjeux économiques, sociaux et environnementaux. Le Syndicat est là pour les accompagner dans leurs projets (voir Règlement&Formulaire de soutien)

    SINDIKATUKO FONTZIONAMENDUAN INTEGRAZIOA

    Egunerokoan, konzertazioa egiten da Bil ta Garbi Sindikatuko teknikalari eta SIndikatuaren kide diren 2 kolektibitaten artean. Maiz bilkurak egiten dira, hondakinen gutitzea, bereizketa emaitzen hobetzea, eta ekipamenduen kudeaketetak aipatzeko : hondakindegiak, leku-aldatze kaiak, hondakinen balioztatze eta tratatze zentroak.

    Bilkura eta tailer idekiak antolatuak dira « Zero hondakin, Zero Xahutze » lurraldearen eraikitzean sartuak diren tokiko eragileekin. Parte hartze desmartxa hori bultzatua izan zen 2016ko irailean foru baten bidez, Baionako Komertsio eta Industria Ganbaran. « Zero hondakin, Zero Xahutze » inguruko 4 lan ardatzetan banatua izan zen. Tailer tematiko horietan parte hartzen ahal dute interesatuak diren tokiko eragile guziek (enpresa, elkarte, egitura, administrazio…) :

    • Xahutze forma guzien kontra borrokatu.
    • Hondakina, baliabide bat : zer aukera ekonomiko lurraldearentzat ?
    • Kontsumo arduratsua : zoin parte enpresa eta partikularrentzat ?
    • Zoin manera gure lurraldeko ekonomia zirkularraren garatzeko