BASOEN MANATZEA
BERRIZ ERABILI DAITEZKEN BASOAK MANATU
100 000 BASO LURRALDE GUZIRAKO
ERRESERBATZEA : SINPLE ETA AISE
Ekimena aintzin
Ekimen altolazaleak berriz erabili daitezken basoen erreserbatzeko galdera web gune huntan egiten du. Pasa-hitz bat eskuratzen du eta hunekin, Eco-Cup web gunean erreserbatzen ahal ditu, xehetasunak gehituz : zonbat, banaketa, biltzea…..
Ekimen egunean
Antolatzaileak, berriz erabil daitezken basoak ekitaldi gunean proposatzen ditu. Baso bakoitzak euro 1eko kontsigna du. Erabiltzaileak, basoa itzultzen badu, antolatzaileak konsigna itzultzen dako. Basoa ez badu itzultzen, konsigna erabiliko da Eco-Cup.eri baso galduaren ordaintzeko.
Ekimenaren ondotik
Eco-Cup, erabiliak izan diren basoen xeka heldu da, aitzinetik hitzartu egun eta lekura.
BIL TA GARBI, EKO-HERRITAR EKIMENEN PARTAIDE.
Berriz erabili daitezken Basoberriak lurralde osoan ezagutuak badira, ez dira denetan erabiliak. Antolatzaile zonbaitzu horrek ekarriko dituen gastuetaz beldur dira. Jadanik plantan diren baliabideak osatuz, egitasmo hunek abantailak baditu :
- Urririkakotasuna : izari mugarik ez da basoak urririk eskuratzeko : publikoa errezebitzen duten gertakari guziek, Bil ta Garbiren kide diren kolektibitateetan kokatua izan ordutik, galdea egin dezakete (eskola bestak, herriko besta eta bazkariak, festibala, lasterketa…)
- Gertakarien antolatzaileek berexketa aholkularien esperientzi eta gaitasunak lagungarri ukan ditzazkete beren gertakariko hondakinen kudeaketan.
Bil ta Garbi sindikatuak basoberriengan asko kondatzen du, abantaila frango baititu lurraldearentzat : hondakin guttiago ekoiztarazten ditu baita lekuen garbitasuna mantentzen du, eta ondorioz gure bizi ingurumena errespetatzen. Horrez gain, gertakariaren irudia balioztatzen du : publiko zabalak maite du gertakari garbi, engaiatu eta arduradun batera jitea.