• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Ene apartamenduarentzat, xixare-konpostagailua hautatzen dut

    Apartamenduan bizi zira eta pentsu duzu konpostaketa baratzea dutenentzat baizik ez dela. Okerra ! Aterabide bat bada, xixare-konpostaketa… Zure zikinuntziaren herena balioztatzen ahalko duzu eta lurrustel naturala ekoitziko duzu zure barne landareentzat.

    Familian partekatzeko eko-hiritar ekintza

    Xixare-konpostaketa norentzat da ?

    Xixare-konpostaketa beren konposta ekoiztu nahi duen jendearentzat da, apartamenduan bizi delarik eta baratzerik ez dutelarik.

    Nola ibiltzen da ?

    Hondakin organikoak apartamenduan edo balkoinean den xixare-konpostagailu batean ezartzen dira (ontzi hetsia da). Barnean diren xixareek hondakin horiek jaten dituzte eta lurrustela bilakaarazten 3 edo 4 hilabete barne.

    Zoin hondakin ezar daiteke xixare-konpostagailuan ?

    Sukaldeko hondakin horiek konposta daitezke : fruitu edo barazki xurikinak, kafe hondakinak (filtroekin), te zakutxoak, arroltze kusku porroskatuak …

    Zoin hondakin ez konpostatu xixare-konpostagailuan ?

    Aholkatzen dizugu ez ezartzea haragi edo arrainkirik, esne elikagaik, frita oliorik, hezurrik, abere inaurkinik, eta xixare ttipien begiak xixtatuko lituzketen baratxuri edo tipulik.

    Zoin dira konposta ahal bezain ona lortzeko abileziak ?

    • Hondakin berriak zaharragoekin nahasi.
    • Hezetasuna neurtu : ez eskas, ez sobera.
    • Zure xixare-konpostagailua toki epelean ezar (15° et 25° artean), airestatua eta idorra.
    • Hondakinak parte ttipitan moztu. Eta bai, xixareek hortzik ez dute.

    Nola baliatu konposta ?

    Zure barneko landareentzat baliatzen ahalko duzu konposta : konda 1/3 konposta 2/3 lurrentzat.

    Nola eskuratu xixare-konpostagailua ?

    Esperimentazion fase baten ondotik, xixare-konpostaketa Euskal Elkargo Hirigune eta Uhaitzen Bearnoko herrielkargoan eskainia da. Xixare konposta, apartamendu batean bizi den eta baratzerik ez duen jendeari zuzendua da. Informazio gehiagorako mezu bat bidali ezazu contact@biltagarbi.fr

    Zuhaurek xixare-konpostagailua eraiki

    Beharrezko materiala

    • Arrainentzat erabiltzen diren antzeko 3 polistirenozko ontzi ez sobera barnak (40cm gehienik) eta gaineko ontziarentzat estalki bat.
    • Eltxo-sare edo jutazko oihala.
    • Humusa edo lur eta hondar nahasketa.
    • Kartoina eta paper ez inprimituak
    • Egurrezko koilara edo makila hondakinen nahasteko.
    • Xixareak : 4kideko familia batentzat 500g xixare.

    Egimoldea

    • Azpiko ontzia ez ezazu zilatu, landareentzat biziki ongarriak diren jusak hortarat eroriko bait dira.
    • Erdiko ontzia zilatu, hori erabiliko duzu ontzien aldizkatzeko.
    • Gaineko ontzia zilatu erebai, baina zolan hedatu zure eltxo sarea, xixareak ez daitezen eror.

    Gaineko ontzian :

    • Kartoina eta papera heda itzazu 3cm-ko loditasunean.
    • Xixareak gehitu.
    • Estal itzatzu humusa eta hondar/lur nahasketa meta lodi batekin.
    • Zonbait egun zai egon, xixareak egokitu daitezen.
    • Hondakin organikoak gehitu, ttipi mozturik, pittaka pittaka eta lurperatu egurrezko koilararekin.
    • Trapu busti bat hedatu eta astean hiruzpalau aldiz busti ezazu.

    Zoin xixare erosi ?

    Hobe hautatzea Eisenia xixareak (ongarri xixarea eta Kaliforniako xixarea), beren hondakin organikoen desegite gaitasunagatik. Ongarri xixarea naturalki kausitzen da lurraren parte humikoan, erran nahi baita oihanpeko lurretan, ongarri edo konpostan. Hots, zu haurek kausitu ditzazkezu. Bestela eros ditzazkezu arraintza denda batean, kirol magasinetan edota interneten. Xixare-konpostagailu batentzat konda 500g xixare.