Nere apaintzeko produktuak ekoizten ditut
Produktu kosmetikorik gabe ezin zira bizi eta zuretzat egokitutako produktuekin amesten duzu? Uste baino sinpleagoa da. Egoki zaizkizun produktuak zuhaurek egin ditzakezu. Baltsamoak, maskak, xanpuak eta saboiak sukaldean prestatzen ahal dituzu. Ludikoa eta ekonomikoa da. Horien prestaketa menperatzen duzunez, segurtasun osoz erabili ditzakezu.
“Nere produktua egiten dut” fitxak eskuragai dira webgune honetan.
Zuretzat eta lagunentzat ekoizteko ahala.
Info gako
Kontserbatzailerik gabeko prestakuntza fresko horiek, denborarik galdu gabe erabili behar dira. Ezin bestekoa da higiene neurriak errespetatzea horien prestatzeko.
Desmakillatzeko
80 gr kuialuze arraspatu eta 15g esne gordinekin nahasi tupin batean. Irakitzera eman 4/5 minutuz eta hozten utz ezazu. Nahasketa filtra ezazu flakoin batean ixurtzeko. 8 egunez kontserbatzen ahalko duzu hozkailuan.
Maskara hazkurritsua
Ahuakate bat lehertu oliba oligo ttintta batzuekin. Bisaian eman ezazu begien inguruak ebitatuz. 15 minutuz utzi eta garbitu.
Larrua garbitzeko maskara
Xarbota edo kamomila ur irakinean utzi eta buztin xuria diluitu pasta homogeno bat lortu arte. Larruan hedatu eta 15 minutuz utzi. Ainitz ureztatu kentzeko.
Gorputz larru garbiketa
Itsas gatza koilare txiki bat nahasi 5 koilare olio begetalarekin (oliba, sesamoa) 6 ttintta izpiliku esentzia oliorekin. Nahasketa pasa ezazu gorputz osoan errotazioak eginez, ureztatu aitzin.
Txokolatez egindako maskara antioxidatzailea
5 edo 6 txokolata karratu urtarazi (%80 kakao) zonbait laranja lore esentzia olio ttintta eta ur beroarekin. Prestakuntza urtu eta epeldu ezgero, aurpegian hedatu eta 5 minutaz eragin ondoren artoski xafarratu.
Betazpi ubelen kontrakoa
Lur sagar gordinak arraspatu eta kataplasmak begi pean pausatu, edo lur sagar jusa konpresak ezarri.
Gorputzaren goxatzeko arta
Nahas itzazu 4 koilare handi ezti, 120g ur, 6 koilare ttipi oliba olio eta 2 koilare handi fruitu edo barazki jusa. Gorputza nahasketa horrekin estali, 30minutuz utzi eta xafarratu.
Esku eta azazkalen azkartzeko arta
10cl akain belar olio eta 10cl oliba olio epelarazi. Zitroin baten jusa gehitu eta gatilu batean isur. Hortan eskuak sar 10 edo 15 minutaz. Nahasketa hori atxikazu, berriz erabiltzen ahalko baituzu.
Ile hits eta akituaren arta
Arroltze gorringo bat edo bi nahas zitroin jusa batekin eta bi koilare ttipi ezti. Nahasketa masajeak eginez ezarri, 5 edo 10 minutaz eragiten utz eta xafarratu.
Osagai baitezpadakoak
Kuia luzea (luzokerra)
Freskatzaile eta tinkagarria
Sagarra, zitroina
Larru kolorearen dirdira
Ahuakatea eta arbendol goxo olioa
Eztigarri eta hazkurritxuak
Jogurt eta eztia
Hidratatzaile eta eztigarriak
Arroltze gorringoa
Ileen berrosagarria
Oliba olioa
Hidratatzaile eta oxida-kontrakorra
Buztina xuria
Zikin kentzailea