LEGEZKO OHARRAK
Ekonomia numerikoan konfiantsarako 2004ko ekainaren 21eko 2004-575 legearen 6 III-1 artikuluaren xedapenen arabera, orri honek legezko oharrak eta webgunearen erabiltzeko baldintza orokorrak biltzen ditu.
- Jabetza intelektuala
www.biltagarbi.com webgunearen jabetza eta erabilpena Bil Ta Garbi sindikatuaren esku da.
Webgune hau jabetza intelektuaren zuzenbidearen bitartez babestua den obra bat da. Jabetza intelektuala eta industrialaren eskubide batzuen bitartez babestuak diren Idatzi, irudi, argazki eta ilustrazio batzuk biltzen ditu.
Edozein erreprodukzio edo erabilpenak debekatuak dira aitzinetikako baimenik gabe.
Webgunea osatzen edo irudikatzen duten elementuen erabilpen baimendu guziak desitxuratze, aldaketa, edo edozein motako bestelakotzerik gabe egin behar dira.
Bil Ta garbi Sindikatu Mistoak haren jabetza intelektuaren eskubideen faltsutze edozein ekintzaren auzipetzeko eskubidea beretzat atxikitzen du.
- Argiratzailea
Webgunea Bil Ta Garbi Sindikatu Mistoak argitaratu du.
SIRET : 256 404 641 00050
Code APE : 8413Z
Helbidea: 7 Joseph Latxague karrika – BP 28555 – 64185 BAIONA CEDEX
Tél. : 05 59 44 26 44
E-posta : contact@biltabarbi.com
Argitaratze zuzendaria : Martine BISAUTA, Bil Ta Garbi Sindikatu Mistoaren zuzendaria
- Diseinu eta bideratzea
MAK2COM – Komunikazio agentzia
4 Louis Colas karrika
64600 ANGELU
05 59 03 60 57
contact@mak2com.fr
- Webgunearen aterpetzea
OVH enpresa Roubaix
- Apainketen kredituak
Bil Ta Garbi Sindikatua
MAK2COM – Komunikazio agentzia
Valérie Mérienne / Bil Ta Garbi Sindikatua
Fotolia
Eco-Emballages/Philippe Renault
Eco-Emballages/William Alix /Sipa Press
Eco-Emballages/Fabrice Cateloy
Eco-Emballages/Bernard Martinez
Eco-Emballages/Laurent Vautrin
Eco-Emballages/Mathieu Garrouteigt
Eco-Emballages/William Alix /Sipa Press
AsisKov
- Beste webgunetarako loturak
Bil ta Garbiren erantzunkizuna ez liteke engaiaturik haren webgunearen bitartez sarbide izan den beste webgune baten izenean. Independenteak diren beste webgune haien edukiarengan kontrolorik ez dugu. Gainera, Bil ta garbiren webgunea eta beste webgune batzuen artean loturak badira ere, horrek ez du erran nahi Bil Ta Garbik baiesten duela webgune haien edukia eta egina izan daiteken erabilpena.
Bestalde, beharrezkoak diren segurtasunezko neurrien hartzea zuregain da « birusa », « Troiar Zaldi » edo edozein motako beste « parasitoen » bitartezko webgunearen kontaminazioak saihesteko.
Kanpoko webgune batzuek webgunearen norabidea duten hipertestu estekak ukan dezakete. Horrelako esteka bat ezin da plantan ezarri espresuki egindako eta aitzinetikako Bil Ta Garbiren baimenarik gabe. Edozein gisaz, Bil ta garbi ez da webgune haien erabilezintasunaren erantzule. Webgune haietako edo haien bitartez eskuragarri diren edozein motako eduki, iragarki, ekoizpen edo elementu ezberdinak ez ditu kontrolatzen eta baiesten, ez da azken haien erantzule.
- Cookie-ak :
Bil Ta Gabi.com webguneak www.biltagarbi.com cookie-en onartzea galdekiten ahal dizu estatistika eta afixatze behar batzuentzat. Cookie-a datu bloke bat da, erabiltzailea ezin du identifikatu. Webgunean duen nabigazioari lotutako informazioak gordetzen ditu cookie-ak.
Nabigazio programaren parametratzeak cookie-en presentziaz informatua izaitea ahalbidetzen du eta halabeharrez errefusa dezkezu CNILaren webgunean (www.cnil.fr) deskribatua den maneran.
Erabiltzaileek, cookie haien bitartez komunikatutako datu pertsonalen kontsultatzeko, ateratzeko eta aldatzeko eskubidea du gaineko baldintza haietan.
- Informazio nominatiboak eta beste motakoak
Bestalde, Bil Ta Garbi sindikatu mixtoak ez du kanpoko nehori banatuko kontaktu-orrietan emana izan den informaziorik. Zuri erantzuna ahal bezain ongi ekartzeko erabiliak dira.
Legearen arabera : “2004ko agorrilaren 6 eko 2004-801 legea, jendeen informazio pertsonaleri buruz, 1978ko urtarrilaren 06eko 78-17 legea, informatika, fitxerra eta askatasuneri buruz, aldatzen baitu” baduzu zure informazio pertsonalen aldatzeko edo desagertarazteko eskubidea. Horretarako, aski duzu galdea egitea “kontaktua” sailaren bitartez edo gutun bat igorriz postatik.
- Erantzukizunaren mugak
Bestalde, Bil ta Garbi sindikatua saiatzen da webgunean diren informazioak ahal bezain xuxen eta eguneratuak izan daitezen. Bertako edukia aldatzeko deretxoa atxikitzen du, zernahi mementotan eta abisatu gabe. Halaere, Bil ta Garbi sindikatuak ezin du segurtatu webgunean agertzen diren informazioen egiaztasuna, zehazpena, eguneraketa edota osotasuna.
Hots, Bil ta Garbi sindikatuak bere ardura ukatzen du webgunean agertzen diren informazioetako akatsa edo ahanzteentzat ; edo arrotz bat legezkanpoz sartu bada eta ibertako informazioak aldatu baldin baditu.
- Webgunearen erabilgarritasuna
Ezagutzen duzu 1) teknikoki webgunea makur izpirik gabe agertzea ez dela posible eta Bil ta Garbi sindikatua ezin da hortarat engaiatu ; 2) makurrak baldin badira webgunea une bateko hetsia izan daitekela eta 3) webgunearen funtzionamendua Bil ta Garbik kontrolatzen ez dituen gertakariengatik hunkitua izan daitekela.
Bil ta Garbi sindikatuak edo bere hornitzaileek zernahi mementotan aldatu edo hesten ahalko du, parte edo osoki, webgunea konponketa lanentzat edota aldaketen egiteko. Bil ta Garbi sindikatua ez da webgunearen heste, gelditze edo aldatzeaz arduradun.
- Justizia antolamenduak
Webgunea eta bere edukia Frantses Legeak kudeatzen du, eta horri buruz balitekeen eztabaida oro frantses auzitegien gaitasunaren menpe izanen da.