• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Konfinamendu berri honekin, edukiontzien ondoan sortzen diren basa biltegiak biderkatzen ari dira. Jestu horiek gaztigarriak dira eta 1500€ko isuna arriskua eragiten dute. Gaur egun, hondakindegiek idekirik segitzen dute, nork bere hondakinak behar bezala bota ditzan.

    Euskal elkargoko hondakinen bilketaz arduratzen diren langileak, basa biltegi horien emendatze garrantzitsuaz ohartzen dira. Hondakinen edukiontzien ondoan atxematen dira. Horien desagerrarazteko, giza, tekniko eta baliabide ekonomiko gehiago behar dira. Zerga ordaintzaileen fakturan eta Euskal elkargoaren buxetan ondorioak suposatuz. Hondakindegiak usaian bezala ideki arren, jendetasun eza horrek zerbitzuen kalitatea andeatzen du eta bazterrak zikintzen.

    Zinpeko agenteak 2021an.

    Euskal elkargoko zinpeko agenteek isunak ematen hasiko dira 2021an. Oroit basa biltegi bat (naturan edo edukiontzien ondoan) legez kanpoko jestu bat da. Horren egiteak, 1500€ko isuna eragiten ahal du, jestuaren larritasunaren arabera.

    Dépots sauvages
    Dépôts sauvages

    Basa biltegi bat zer da ?

     

    Lurrean atxematen diren hondakinak, leku publikoetan izan edo pribatuetan, basa biltegiak kontsideratzen dira, bilketa gune baten ondoan izan edo ez.

     

    Kutsadura horren saihesteko bi aterabide:

    • Kartoin haundiak, trabagarriak (altzariak, tresna elektrikoak…), belardiak, egurra, burdineria… : Ipar Euskal Herriko edozoin hondakindegian bota (26 dira) Gaur egun hondakindegiak idekiak dira, segurtasun arauak errespetatuz (maska derrigorrezkoa, distantziak errespetatu)
    • Etxe hondakinak, paperak, berina eta estalki birziklagarriak: bilketa lekuan ezar. Edukiontzia betea bada, beste gune batera joan behar da edo Euskal Elkargoaren zerbitzuak deitu.

    Hondakindegien kokapena eta ordutegia atxeman itzazu HEMEN klikatuz.

    Privacy Overview
    Bil Ta Garbi Logo

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

    Cookies strictement nécessaires

    Cette option doit être activée à tout moment afin que nous puissions enregistrer vos préférences pour les réglages de cookie.

    Cookies tiers

    Ce site utilise Google Analytics et Matomo pour collecter des informations anonymes telles que le nombre de visiteurs du site et les pages les plus populaires.

    Garder ce cookie activé nous aide à améliorer notre site Web.