Oporraldietan, bereizketa leher eginaraz ! Izan baserrialdean edo hondartzan, hondakinen bereizteko edukiontziak beti zutarik hurbil atxemanen dituzu. Lurralde guzian, herri guzietan, hondakinak bereizten ahal dira. Bereizketa aholkuen eskuratzeko, ez duda ! Galdegin aterbe jabeari, Turisma Bulegoan edo Herriko Etxean.
Citeo-ren Guide du tri aplikazioa telekarga dezakezu ere bai. Zure egonaldi guneko bereizketa kontsignak eta edukiontzien kokapenak kausituko dituzu !
Hondakinen bereiztea errexa da !
Hasteko bada BERINA, botilena, konfitura ontziak….. horiek berinendako diren edukinontzietan eman behar dira.
Gero badira, egunkariak eta aldizkariak – Herri zonbaitzutan bereizketan emaiten dituzte.
Eta azkenik badira birziklatzen diren estalkiak !