Ibai eta itsasbazterreko atsegin portuen, itsasontzi hornitzaile, Euskal Hirigune Elkargoa eta Aper-Pyro eco-erakundearen partaidetzarekin, Bil Ta Garbi sindikatuak ohiz kanpoko bilketa bat antolatzen du irailaren 11tik 18ra, epemugaz kanpo diren larrialdi su eta suzirientzat.
Hirugarren aldia da ekintza hori antolatua dela etxe hondakinetan piroteknika hondakinak aurkitzeak sortzen dituen arriskuen sahiesteko. Epemugaz kanpoko larrialdi su eta/edo suziriak biltzen eta bazterrean utzi dituzten pertsoneri zuzendua da.
Joan den urtean, bilketa horrek 709 larrialdi su eta suziri biltzea ahalbidetu zuen erran nahi baitu 219kg hondakin arriskutsu doakien tratamendu sailean igorriak.
Partaide diren itsasontzi hornitzaile zerrenda 2021:
- ANGLET NAUTIQUE – 110 Bis Aturri hiribidea 64600 Angelu
- www.anglet-nautique.fr // Tél : 05 59 63 51 91
- BIARRITZ YACHTING – 5 Louis de Foix hiribidea 64600 Angelu
- Tél : 05 59 63 98 07
- MAGENCO – 8 Lazaret karrika 64600 Angelu
- www.magenco-fr.jimdo.com // Tél : 05 59 52 94 68
- LE COMPTOIR DU PÊCHEUR – CIBOURE – Larraldenia Portua 64500 Ziburu
- www.comptoirdelamer.fr // Tél : 05 59 47 13 54
- COMPTOIR MARITIME BASQUE – Laranjondoen karrika 64700 Hendaia
- Facebook // Tél : 05 59 20 22 14
- MAREVA – PDD Laranjondoen karrika- Sokoburu Portua 64700 Hendaia
- Tél : 05 59 48 01 48
- MOBY DICK SARL – Laranjondoen karrika 64700 Hendaia
- www.mobydick-nautisme.com // Tél : 05 59 20 45 33
- TECHNIC MARINE – HENDAYE – 5 Laranjondoen karrika 64700 Hendaia
- Tél : 05 59 15 29 01
Ez ahantz, urte osoan, piroteknika produktu horien bilketa saltegietan egiten da “1 1entzat” printzipioarekin. Horrek erran nahi du saltegian erosten delarik, epemugaz kanpoko suziri bat pausatzen ahal dela. Gai honi buruz informazio gehiago ukaiteko https://www.aper-pyro.fr/ webgune begiratu eta itsasontzi hornitze saltegiak errexki aurkitu.