• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Hondakinen murriztearen aste europarraren idekitzeko, heldu den azaroaren 20tik 28ra, Bil ta Garbik eta tokiko partaideek « ZZ bilaka gaiten » hirugarren edizioa antolatzen dute, hondakinen ttipitzera eta berrerabiltzera sentsibilizatzeko eguna !

    Beste manera batez kontsumitzen ikasteko !

    Azaroaren 20an 10 :00tik 19 :00ra « ZZ bilaka gaiten : zero hondakin, zero xahutze ! » eguna antolatua da Angeluko Ozeano espazioan, Amodio Ganberan.

    Urririk eta deneri idekia (orduko osasun neurrien errespetuan), hirugarren edizio horrek kontsumo iraunkorrean engaiatuak diren tokiko eragileak biltzen ditu.

    Erakusmahai eta tailerrak

    Egun guzian zehar, Zero hondakin Zero xahutze tokiko eragileek lagunduko zaituzte jokamolde iraunkorrak ukaiten, nola norberak egin, berrerabili, konpondu eta desberdinki kontsumitzen ikasiz !

    Gela nagusian : tokiko Zero hondakin, Zero xahutze eragileen erakusmahai eta tailerrak ; “Har-eman” berrerabilpen gunea (emaiteko dituzuen gauzak ekartzea ez ahantz)

    Gela ttipian : mintzaldi eta lekukotasunak

    Kanpoan, ozeano aldean : Récup et Toc de l’art elkartearen egurrezko joko birziklatuak

    Kanpoan, atari aldean : foodtruck eta nahas mahaseko epizeria

    Pantailetan : tuto eta bideoak

    Eguneko mintzaldi eta lekukotasunen egitaraua

    11 :00 : ehun arduratsuak
    14 :00 : zero hondakina egunerokotasunean
    15 :00 : enpresa hondakina edo baliabidea ?
    16 :00 : hondakin guttiko baratzegintza naturala
    17 :00 : zero plastika lurraldea
    18 : 00 : deseraikitzea berrerabilpenarentzat

    Hor izanen diren tokiko eragileak

    Aima; Amaterra; Atelier Wabi; BAB la Recycle’RIT; Bioclimakit; Clavette&Cie; Day By Day Biarritz; Dema Création; Filao Fabric; Konpon Txoko Repair Café; Les ateliers de Sarah; Les petits popotins; Les retournées; Look’up; Nini Garbi; Patxa’ma; Répar’acteurs CMA; Resak; Richard coeur de bois et Huguette la palette; Txirrind’Ola; Votre atelier bricolage; Water family; ….

    Tokiko Zero hondakin, Zero xahutze aktualitatea segitu @devenonszz facebook orrian

    Privacy Overview
    Bil Ta Garbi Logo

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

    Cookies strictement nécessaires

    Cette option doit être activée à tout moment afin que nous puissions enregistrer vos préférences pour les réglages de cookie.

    Cookies tiers

    Ce site utilise Google Analytics et Matomo pour collecter des informations anonymes telles que le nombre de visiteurs du site et les pages les plus populaires.

    Garder ce cookie activé nous aide à améliorer notre site Web.