• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Osasunaren profesionalei, auto- tratamenduan diren etxekoei bezala, infekzio-arriskuak artatzeko jardueren hondakinen kudeaketari (orratzak, xiringa, eskalpeloak bezalakoak) arreta handia ematea eskatua zaie.

    Azken hilabete hauetan, Canopia poloko bereizketa zentroko langileek, hondakin arriskutsu hauek papera eta estalki birziklagarrien bereizketa kateetan egunero aurkitzen dituzte. Hondakin birziklagarrien erdian geroz eta gehiago badira (urriaz geroztik hauen kantitatea 4 aldiz biderkatua izan da) eta zauri baten kasuan, ospitalean medikuntza segitze larrialdi protokolo pizu eta arranguratsua plantan ezartzeko beharrarekin.
    Hondakin horiek ez dira sekula etxe hondakinen zikin ontzietan bota behar : etxe hondakinak, bereizketa selektiboa.
    Sail berezituak badira horretarako eta tokian toki antolatuak dira. Aktibitate profesionalek (mediku orokorra edo espezializatuak, osasun erakundeak, erizain liberalak, albaitari, farmazialari, tatuatzailea,…) edo auto-tratamenduan diren etxekoek ekoiztuak izan.
    Akitania-Berriko Eskualdeko Osasun Agentziak, medikuen, erizainen eta farmazialarien ordenak, DASTRI eko-egiturak, Bil Ta Garbi sindikatuaren elkarlanarekin, bakotxaren erantzukizunari deitzen dute.

    KUDEAKETA ARDURATSU BATENTZAT ATERABIDEAK BADIRA!
    AUTO-MEDIKUNTZAN DIREN PARTIKULARRENTZAT, BERBEREK INJEKZIOAK EGITEN DUTENAK

    Tapa berdedun ontzi hori bat eskuratu behar da farmazian, tratamenduaren ordenantzarekin. Urririk da, eta xixtatzen duten hondakinak baizik ez zaizkio ezarri behar.
    Behin eta beterik, ontzia farmaziara eraman behar da , edo DASTRI sarean den hondakindegi batera.
    Nahiz eta kolore horizkoa izan, ez da sekula bereizketa ontzietan bota behar.

    PROFESIONALENTZAT
    Profesionalak, beren aktibitateetan ekoizten dituzten hondakinetaz arduradunak dira. Hondakinen kentzearen gastuak, osasun profesionalaren egintza prezioaren barne dira. Ondorioz, profesionala orok bere eginbeharrak bete behar ditu : bere hondakin xixtadun/zorrotzak eta hondakin bigunak bilarazi eta tratarazi, izan bere kabinetan edo pazienteen etxean.
    Aterabideak proposatzen dituzten enpresak badira, batez ere DASRI ontziak erosterakoan. Profesionalak ARS-az hurbil daitezke beren DASRIak har ditzaketen enpresen zerrenda eskuratzeko.
    Nahiz eta horiak izan tapaki gorri edo xuriarekin, DASRI ontziak ez dira sekula bereizketa ontzietan bota behar, azken horiek bereizketa katera eramanak direlako, eta pertsona batzuek materiaka ezartzen baitituzte.
    Halabaina, istripuen ondorioak pizuak dira, xixtatuak izan diren bereizketa langileak mediku zainketa pean jarriak baitira, azterketa serologiko eta mediku agindu pean, kondatu gabe bizi duten txokea eta arrangura, holako arta hondakinak kausitzerakoan..

    Privacy Overview
    Bil Ta Garbi Logo

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

    Cookies strictement nécessaires

    Cette option doit être activée à tout moment afin que nous puissions enregistrer vos préférences pour les réglages de cookie.

    Cookies tiers

    Ce site utilise Google Analytics et Matomo pour collecter des informations anonymes telles que le nombre de visiteurs du site et les pages les plus populaires.

    Garder ce cookie activé nous aide à améliorer notre site Web.