• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    KONPOSTATZEA AUZOKIDEEN ARTEAN HAUR JOKO BAT DA 

    Apartamendu batean bizi zira, berdegune batekin edo gabe, eta  ingurumenarekiko praktika onak eta auzokideen arteko gizarte lotura uztartzen dituen proiektu bat abiarazi nahi duzu ? 

    Balia ezazu “ konpostagailu kolektiboa’’ karta nagusia ! 

    Laguntzen eta tresnatzen zaitugu eta boluntarioak diren auzokideak dohainik formatzen ditugu 

    Zure eraikinaren pean konpostatu nahi duzu 

    Apartamendu batean bizi zira berdegunea duen bizitegi batean eta auzokideekin konpostatu nahi duzu ? 

    Sindikatuaren Konpostatze maisuen laguntza teknikoarekin, egurrezko hiru konpostagailu ezarriak dira dohainik zure etxebizitza pean.  

    Jabekidetasunak berdegune amankomunen zein lekutan kokatua izanen den erabakitzen du. Konpostatzeko gogoa duten familiek beren sukaldeko bio-hondakinak ekartzen dituzte guk emandako bio-zego bati esker, afitxatuak diren konsignak errespetatuz. 

    Konpostatze Maisuek guttienez bi pertsona erreferente formatzen dituzte. Hauen misioa, astean behin bederen, konpostatze kolektiboaren jestu egokiak segurtatzea da (egituragarria gehitu, nahasi, nahasketa ontziz aldatu ondu dadin…) 

    Urte baten buruan, ekoitzitako konposta familien artean banatu daiteke etxeetako lore-ontziak betetzeko edota berdegune amankomunen landatzeak eta lurraren aberasteko. 

    Konpostatze Maisuekin harremanetan sartzeko eta zuen galdera guziak pausatzeko : biodechets@biltagarbi.fr 

    Zure auzogunean konpostatu nahi duzu ? 

    Berdegunerik ez duen etxebizitza batean bizi zira (apartamendu, etxe ) eta konpostatu nahi duzu ? 

    Gure Konpostatze Maisuek laguntzen zaituzte hastapenetik bukaera arte ! Herriko Etxea kontaktatzen dute eta beste auzo boluntarioak bilatzen laguntzen zaituzte ! Heiekin zure kartetan, esku betea duzu ! 

    Proiektu horren bermatzeko, lehen 30 familia atxemaitekoak dira. Hauen artean, 3 erreferente guttienez Bil Ta Garbi Sindikatuak segurtazen duen dohako formakuntzan parte hartzera gonbidatuak dira. 

    Konpostatze Maisuekin elkarlanean, konpostagailuaren kudeaketa eta mantentze arruntak zainduko dituzte eta konsignak helaraziko erabiltzaile ezberdinei. 

    Konpostatu nahi duten familiek, bio-zego bat eskuratuko dute dohainik beren bio-hondakinak bereizteko ( zurikinak, kafe hondarrak, lore eihartuak…) eta ondotik konpostagailu kolektiboan husteko. Azken hau erregistratuak diren biztanleek bakarrik erabiltzen ahalko dute. Formakuntza labur bat segurtatua izanen zaie auzokide-erreferenteen edo Konpostatze Maisuen gandik. 

    Herritar proiektu hunek biztanleei beren bio-hondakinak bereizteko aukera eskaintzen die, 2024eko urtarrileko arauaren betebeharrari erantzuteko gisan. Honela, ongarri natural bat erabiltzen ahalko dute beren lore-ontzietan eta beren landatze edo herriko landa-lekuetan. 

    Tokiko kudeaketa hunen beste kolore nagusi sailak? Lurraren aberaste naturala, proiektu kolektibo bati esker auzoekin sortzen diren  harreman atseginak, Kolektibitatearen kudeaketa gastuen aurreztea, bilketa eta tratamenduaren eragozpenen murriztea eta, azkenean, etxe-hondakinen kantitateen tipitzea ! 

    Konpostatze Maisuekin harremanetan sartzeko eta zuen galdera guziak pausatzeko : biodechets@biltagarbi.fr 

    Privacy Overview
    Bil Ta Garbi Logo

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

    Cookies strictement nécessaires

    Cette option doit être activée à tout moment afin que nous puissions enregistrer vos préférences pour les réglages de cookie.

    Cookies tiers

    Ce site utilise Google Analytics et Matomo pour collecter des informations anonymes telles que le nombre de visiteurs du site et les pages les plus populaires.

    Garder ce cookie activé nous aide à améliorer notre site Web.