Joan den urrian bultzatua izan den Luzatu* desafioak 6 proiektu eramaile atxiki ditu. Beren ideiarekin, prest dira gure hondakinengandik bertako ekoizpen bat egiterat. Bil ta Garbi sindikatuak beren produktuaren prototipatzen lagunduko ditu, Makea-Luhusoko Luzatu* tailerra proposatuz, eta ekonomia zirkularrean berrikuntzaz arduratuaren aholkuek lagundurik.
Makea, 2025eko otsailaren 7a – Maitena Curutchet, Bil Ta Garbi Sindikatuko lehendakariordea, ekonomia zirkularraren arduraduna, Carole Iriart Bonnecaze Debat, Errobi euskal hirigune elkargoko hautetsia eta Maud Caruhel, Akitania eskualdeko ESS eta ekonomia zirkularreko lehendakariordearen presentzian, Luzatu desafioaren eta prototipatze tailerraren aurkezpena egina izan da hainbat partaideren aitzinean.
Joan den urrian abiatu zen Luzatu désafioa, Interes Manifestaziorako Deialdia (AMI). Ekonomia zirkularraren inguruan eraikirik, gure hondakinak berrerabiltzen dituzten proiektuen garatzea , objektu berriak sortzeko helburu du ; baliabide naturaletan eraginkorrak eta tokian bertan ekoiztuak direnak.
Luzatu tailerra eskugarri eta prototipatze laguntza eskainiak !
Sarituen laguntzeko beren ekimenetan, Bil Ta Garbik prototipogintzako tailer bat eskura jarri du Makea-Luhuson oinarritua, ekonomia zirkularrean berrikuntzaz arduratua den langilearen laguntzarekin, produktu teknikoen diseinuan eta prototipogintzan berezitua.
Maxina-tresnaz hornitutako lan tailerra behar duten proiektu eramaileek, beren kontzeptua probatu ahal izango dute, prototipoak ekoitzi, ekoizpen edota jarduera bat martxan jarri aitzin.
Luzatu desafio honekin, Bil ta Garbiren helburuak hauek dira (“Ekonomia zirkularrean engaiatua den lurralde” gisa labelizatua)
– Bigarren bizitza bat emaitea, hondakin bihurtutako ekai edo objektuei, batzuentzat lurperatzekoak zirelarik.
– Lurraldeko proiektu berritzaileen garapena, hondakinen berrerabilpenari eta ekonomia zirkularrari lotuak direnak.
– Baliabide naturalen zainketa, ekaien xahutzearen aurka borrokatuz.
– Herritarrak eta enpresak berrerabilpenaren eta Ekonomia Zirkularraren inguruan sentsibilizatzea.
6 proiektu eremaile, hondakinetik baliabidera joaiteko !
ALMETH
Jérémy Blanc jauna
– Almeth – Kexa eta musika tresna ekoizpena
“Funtzio ezberdinetako kexak garatzea da ideia, baina tamaina estandarretakoak kostuen ttipitzeko. Cajonito (bongo cajon) = musika tresna, garraio untzia, erakusketa euskarria, apain-mahai, etab. Errekuperatze egurrarekin eginak, kexa horiek batbederari egokigarriak dira eta osagaiak gehigarriak.”
LES ATELIERS DU SINGE - LADS
Gregory Tanchon jauna
– LADS – (Les ateliers du singe) – Argiak
“ Ene proiektuaren helburua tokiko hondakinen problematika konpontzea da, hondakinak produktu baliagarriak bilakaraziz, lanparetatik haratago. Egokitzapenak sortu nahi ditut partikularrentzat, enpresa eta kolektibitateentzat baina desmartxa oraindik sobera ezezaguna da. Laguntza horrek zailtasun horren gainditzea ahalbidetuko luke eta ikuspen gehiago emanen funtsezko ikusmolde honi. Premiazkoa da hondakinen murriztea, tokian berean ekoiztea, eta giza-harremanak berriz lotzea. Misio horrek sakonki motibatzen nau.”
MSTYLE DESIGN - IBILTOKI
Thierry Mouton jauna
– Ibiltoki – Apainketa gauzak
“ IBILTOKI produktuak lurperatzera kondenatuak ziren leiho zaharretarik ekoiztuak dira. Lurraldea adierazten duten irudiak sortu ditut eta laser-arekin zizelkatzen ditut egurra agerian utziz toki zehatz batzuetan. Kolekzioan bi produktu dira mementukotz, murruko botila idekigailua eta murruko gako euskarria, lurraldeko Turismo Bulegoetan erosgai izanen direnak. ”
RESAK
Antoine Bouchereau jauna
– Resak – Altzari egiturak
“ Proiektu hunen helburua altzari gama baten garatzea da, lotuko lituzkenak plastika birziklatu panelak eta obragintzako edo tokiko hondakinekin eginiko altzairuzko egiturak (betoi burdin hondarrak, hargin eskora baliatuak). ”
LLA-RES
Lou Larrieu anderea
– LLA-RES – Kanpoko aterbeak
“ Frogatu nahi dut, partikularreri zein tokiko eragile publikoeri, posible dela arkitektura kalitatibo eta kolektibo baten proposatzea materia berrerabiliekin. Sourcing-aren gorabeherak ez dira arrasta bat izan behar. ”
CANCAN64
Noémie eta Anaïs Gatesoupe andereak
– Cancan 64 – Eszenografiak eta altzariak
“ Elkartea Bordaleko metropolian ezagutua da gaur egun. Manaketen garatzeko eta eragileen sarea sortzeko 40 eta 64an, LUZATU interes manifestaziorako deialdia euskarri paregabea da. ”