• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Baiona – 2023-ko ekainaren 20a – Martine Bisauta, Bil Ta Garbi Sindikatuko lehendakariak eta Batzorde sindikaleko hautetsiek Canopia poloko paper eta etxe-estalkien bereizketa zentro berria estrenatu dute eta hor ziren ere Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, Maud Caruhel, Akitania-Berria eskualdeko lehendakariordea eta Antoine André, Citeo eko-organismoko Hego-Mendebalde eskualdeko zuzendaria.

     

    15,5 milioi euroko inbestimendua Bil Ta Garbi Sindikatuarentzat.

    Joan den urtarrilaren 1-etik, estalki eta paper guziak bereizten dira Euskal Herrian eta Béarn des gaves eskualdean. Biztanleentzat bereizketa kontsignen sinplifikazio hori, aldi berean, Baionako Canopia poloko bereizketa zentroaren modernizazio garrantzitsu batekin bateratzen da.

    Bil ta Garbi Sindikatuak 15,5 milioi euro inbertitu ditu bereizketa kanal moderno eta eraginkor berri batean. Europako Akitania Berriko Eskualde Garapenaren (FEDER) (2,3 M€) eta Frantzian paper eta estalkien eragina kudeatzen duen Citeo enpresaren (0,95 M€) diru laguntzak eskuratu ditu.

    Inbestimendu hunekin, instalazio berriak tratamendu ahalmenak bikoiztu ditu. Egunero, 100 hondakin tona baino gehiago (32 000 tona urtero) bereiziak izan daitezke eta materiaka bilduak, birziklatze edo balioztatze sareetara bidaliak izan aintzin.

     

    “Bereizketa zentroaren modernizazio hunek gure lurraldeko transitzio politikarekin guziz bat egiten du gure hondakinen berziklatzeari eta lehengaien zaintzeari bultzada berri bat emanez. Sindikatuak bere lurraldean sustatzen dituen hondakin-baliabide eta ekonomia zirkularrari buruz bideratzeko urrats berri bat da”

    Martine Bisauta

    Lehendakaria, Bil Ta Garbi Sindikatua

    Bereizketa errexagoa, haundiagoa !

    Bereizketa kontsignen sinplifikazioak,
    bilketa selektiboaren baliabideen azkartzearekin batera, urte hastapenetik emaitza paregabeak egiaztatzen ditu.

    Eukal Hirigune Elkargoko eta Béarn des Gaves Herri Elkargoko biztanleek gehiengoz bereizketa errexago eta handiago ahalbidetzen duten neurri berri hauei harrera ona egin diete.

    Joan den urtarrila eta maiatzaren artean, bilketa selektiboak %22 -z emendatu dira iazko denboraldi berdinari konparatuz. Sindikatuak kudeatzen duen lurraldearen osotasunean, 1242 tona paper eta etxeko estalki gehiago bereiziak izan dira.

    Bereizketa jestu berriak bere lekua hartu du hondakinen produkzioarekiko beste eragin onuragarriaekin batera. Etxe-hondakinekin haste, %6-ez gutitzen dira urteko lehen 5 hilabeteetan, hots 2100 tona etxe-hondakin (zaku beltzak) gutiago bilduak.

    Denbora berean, berinezko estalkien bereizketa %4-ez emendatzen da, 214 tona boteila, ontzi eta berinontzi bereiziak direlarik. Oroitarazteko, berinazko estalkiak paper eta etxeko estalkiez aparte bereizten dira. Ez dira Canopia poloko bereizketa zentrotik pasatzen.