Bereizketa kontsignak
eremua EUSKAL KOSTA – ATURRI
Zure eremuko hondakinen kudeaketarako informazio guziak hemen atxemanen dituzu.
Estalki eta paperak
2023az goiti, plastikazko eta metalezko estalki guziak bereizten dira ! Botoilak, flakoiak, janari ontzixkak, jaurta eta krema ontziak, bixkotxa zakutxoak, bainugelako produktuen estalkiak (hortzorea, saboi flakoia etab…) edo konpota xahakoak zikinontzi (edo zaku) horian bota behar dira. Ber gauza kafe kapsula, metalezko tapa eta aluminiozko orrientzat !
Berinezko estalkiak
Berinezko botila eta ontziak bilketa gune berezietara ekarri behar dira.
Etxe hondakinak
Bereizi ezin diren edo hondakindegira ekarri ezin diren hondakinak, hala nola “etxe hondakinak” zikin ontzi beltzean bota behar dira (plastikazko objektuak, xatarrak, baxerak, maskara botagarriak etab). Barazki xurikinentzat eta arroltze kuxkuentzat konpostari pentsa !
Gaitiko hondakinak
Hondakindegira ekarri behar diren hondakinak hauek dira : zurezko gauzak (taulak, panelak, etab.), trabagarriak (matelasa, somierak etab.), kartoi lodiak, etxe hondakin bereziak (tindu etab.), tresna elektriko edo elektronikoak (pantailak, mikro-uhainak, ile-idorgailuak etab.), burdinkeria, lanpa eta neoiak, pila eta metagailuak, tinta kartutxak etab.
BAYONNE
Avenue Corsaire-Soustra
ZI Saint Frédéric
64100 Bayonne
ANGLET
17 avenue de l’adour
64600 Anglet
BIARRITZ
Avenue Borde d’André
Face aéroport
64200 Biarritz
BIDART
ZA de Bassilour
64210 Bidart