Hondakinen prebentzioa, bilketa eta balioztatzearen zuzendaritza
Antolaketa berezia aktibitateen jarraipenaren ziurtatzeko etxe hondakinen bilketari lehentasuna emanez :
• Etxe hondakinen bilketa mantendua da bainan bilketen kopurua eta egunak aldatuak izaiten ahal dira.
Galdegina da zikinontzi indibiduala beteak eremu publikoan aurkeztea edo zakuak zikinontzi kolektiboetan botatzea bainan ez lurrean.
Zikinontzien pean eta inguruetan egindako etxe hondakin zakuen, trabagarrien edo edozein motako hondakinen lurrean uzteak debekatuak dira.
Milesker etxe hondakinen zikinontziak ez hondakin berdez edo/eta trabagarriz betetzea.
• Estalki birziklagarrien bilketa (zaku edo edukiontzi horia) ez da ziurtatua.
Posible delarik, estalki birziklagarriak ahal bezain bat denboraz etxen atxikitzea galdegina da:
– Bilduak ez diren bereizketa selektiboen punduetan hondakinak ez metatzeko
– Eremu publikoetan zikinontzi, zaku edo kexa horiak ez aurkezteko
• Berina kutxa edo edukiontziak bilduak dira
• Hondakindegi guziak hetsiak dira
Hondakin bilketarekin ikustekoa duten edozein galderentzat harrera telefoniko bat plantan ezarria da :
Errobi, Errobi Aturri eta Hego Lapurdiko lurralde poloak : 0 800 64 20 14 (dohainik)
Aturri Euskal Kostaldea, Hazparneko Lurraldea, Bidaxuneko Lurraldea, Amikuze, Iholdi-Oztibarre, Garazi-Baigorri, Xiberoa lurralde poloak : 05 59 57 00 00
Egoeraren bilakaera hemen segi dezakezu : www.communaute-paysbasque.fr