Aurtengo ekaina bukaeran, Urruñako « La Croix des Bouquets » guneko hondakin geldoen balioztatze eta biltze zentroaren prestakuntza obrak hasi dira.
Hilabete bat iraunen dute eta ondotik, erainkuntza obrek segida hartuko dute.
Prestakuntza fasea
Obren lehen fase honetan, xantierra egokituko da. Uztaila osoan, prestakuntzaren lan ardatz nagusiak hauek izanen dira :
- Eremuaren parte baten sasiak garbitu edo kendu eta oihangabetu;
- Hesi bat plantan ezarri esparruaren mugatzeko;
- Zoluaren azken geoteknika azterketak burutu.
Gutti gora behera 4 hilabete iraunen duten antolaketa obrek agorrilan hasi beharko lukete. Ontsalaz, balioztatze eta biltze gunea 2021 hastapeneko erabilgarria izan behar liteke.
Xehetasun gehiagorentzat, “Croix des Bouquets” guneko proiektuaren aurkezpen dokumentua kontsultatu.