Berriz saltzen dut
Zure armairuak arindu nahi zenituzke, ganerra hustu nahi zenuke, berriz saltzeari ekiozu. Bizitzan, gauzen bereizteko paradak ez dira falta: garbiketa erraldoia, etxe aldaketa, sasoi aldaketa… Internet, ganer huste edo salmenta guneen bidez izan dadin, uste baino erosle gehiago bada.
Saltzaileak dirua irabazten du eta erosleak dirua aurrezten du. Diru zama tipi bat bada ere, besteeri gehituta, sorpresa on bat izan daiteke. Denak dira irabazle!!
Nun saldu dezaket ?
Aterabide adana bat bada, gero eta garatuagoak :
- Ganer-huste, braderia, seaska-huste (haur artatzailego materiala)
- Internet: pertsona batez urririk uzten al dituen anuntzio guneak
- Hatu merkatuak
- Denda berezituak: harbideak.
Internet: jakin behar dena.
Pertsonen arteko salmentak, krisiari aurre egiteko modu ona dela diote. Anuntzioen kazeta berezituak bazterrean utziz, Internetek lekua egin du. Esparru geografikoa zabalduz, gaur egun, herriaren beste punttan diren gauzak atxematen ahal dira.
Ganer hustea: jakin behar dena.
Ganer hustea, pertsonen arteko salmenta gune bat da. 2. eskuko gauzen saltzeko da. Gero eta jende gehiago biltzen dituzte.
Aholkuak ongi bilatzeko:
Hautu ainitz ukaiteko, goizik joan behar da. Jendetsua izatea trabagarria bada zuretzat, joan 12ak et 2ak artean. Aldiz, prezio merkeenak lortzeko, hobe duzu bukaera itxoitea.
Ezagutza zerbait beharko duzu gauzen prezioak behar bezala estimatzeko. Internet lagungarri izan daiteke horretarako.
Harbideak (denda berezituak): jakin behar dena
Gehiago behar edo nahi ez dituzun gauzen saltzeko modu on bat da. Horretan berezituak diren dendetan utzi eta saltzailea da salmentaz arduratuko. Berarekin, salmenta ren prezioa adostuko duzu, eroste prezioaren arabera eta estatuaren arabera ere. Denda batzuk, artikulu mota bat baizik ez dute saltzen, adibidez, marka etiketa duten jantziak. Komeni ez zaiena ezeztatzen ahalko dizute.