• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Ene baratzean konpostagailu bat ezartzen dut.

    Baratze bat baduzu eta zure lurrustela ekoizteko gogoa. Zure hondakin zonbaitzu konpostatuz, 100kg lurrustel barne sortzen ahalko duzu urtero eta azkenean “ez” erran ongarri kimikoeri. Horrez gain, zure zikinuntziaren pisua askoz ttipituko duzu eta zure hondakineri bizi berri bat eskainiko.

    Manera hortan ekoitziko duzun konpostak zure lurra emankorragoa bihurtaraziko du.

    Bakarkako konpostaketak zikinuntziaren pisua erdiz kasik arintzen du.

    Zer gertatzen da konpotaketa prozesuan ?

    Oihanak urtero bere hosto eta hondakinak birziklatzen dituen eran, materia organikoa lurrean kausitzen diren milioika mikro-egiturek desegiten dute (bakteriak, onddoak, xixareak, kukurutxak…)

    Norentzat da konpostaketa ?

    Baratze bat baldin baduzu, konpostaketa zuretzat da. Eta bai, konpostatzeko behar den gauza bakarra, zure hondakinek lurrarekiko lotura zuzena ukan dezatena da.

    Zoin aterabide bada ?

    • Konpostagailuak (300L inguruko ontziak) zure hondakinak abere eta aldaketa klimatikoengandik babestuko ditu, baina bolumen mugatua du. Konpostagailua etxeko hondakin organikoentzat egina da batez ere.
    • Konposta metan, baratze izkinean. Metan konpostatzean berde hondakin bolumen lodiak konpostatzen ahal dituzu (soropil mozte idorrak, hosto hilak, aldaxkak…).

    Nola baliatu konposta hori ?

    • Zure barazki baratzean : konposta lurrari nahasi gaineko lehen zentimetroetan, baina ez zuzenki landatu konposta barnean.
    • Zure ontzi-landareetan : konda heren bat konposta lur 2/3entzat.
    • Zure soropilean : konposta zetabatu eta haziekilan hedatu estaldura finean, soropilak indar eta mitxa guzia berreskuratuko ditu.
    • Lurrarentzat : konposta gehitu zure lurrari, bere egitura eta kalitatea hobetzeko (lurra airestatzen du eta behar dituen gatz mineralak ekartzen).

    Zoin dira ezarri behar ez diren hondakinak ?

    Haragi, arrainkiak, esne elikagaiak, erresta saltsadunak…

    Zoin hondakin konpostatu ?

    • Sukaldeko hondakinak : fruitu eta barazki xurikinak, kafe hondakinak (filtroekin), te zakutxoak, arroltze kusku porroskatuak…
    • Etxeko hondakinak : xukatzeko papera, paperezko mokanesak, kartointxoak, lili eta hosto ximelduak…
    • Baratzeko hondakinak : aldaxka ttipiak, soropil moztu idorra, poteetako lur zaharra…

    Zoin dira konposta ona lortzeko abileziak ?

    • Hondakinak aniztu, materia busti eta idorrak ekarriz.
    • Neurri ttipiko hondakinak ekar.
    • Frangotan nahasi, oxigenatzeko eta usainak saihesteko.
    • Hezetasuna neurtu : ez eskasik (idortzea) eta ez sobera (usteltzea).

    Jakin konposta ontuaren ukaiteko 10 edo 12 hilabete itxoin behar dela. Konposta ontuaren ezaugarriak dira homogenotasuna baita, gaztain kolore iluna, usain ona eta egitura purruxkaduna.

    Nola beiratu hondakinak sukaldean ?

    Konpostagailura ez sobera maiz joaiteko, bio-zego ttiki bat emana izanen zaizu, hortan atxikitzeko hondakinak zure sukaldean.

    h

    Nola eskura dezaket konpostagailu bat ?

    Konpostagailu baten eskuratzeko, zuzenki Bil ta Garbi sindikatuari galdegin iezaiozu : contact@biltagarbi.fr edo 05 59 44 26 44

    Urrunago joaiteko, telekargatu konpostatze gida.

    h

    Ekimenen ZOOMa : konpostatze indibiduala, Bil ta Garbi sindikatuak sustatua

    2005 eta 2012 bitartean, 33 608 konpostagailu banatuak izan ziren. Horrez gain, 355 xixare konpostagailu banatuak izan dira eta konpostaketa kolektiboko 5 gune instalatuak izan dira, sindikatuaren laguntza tekniko eta ekonomikoarekin.