• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Estalkiak, egunkariak eta magasinak bereizten ditut

    Estalkiak, egunkariak eta magasinen bereiztea izigarri simplea da. Kutxa, zaku edo nahitarazko gune batean utzi eta 2. bizi baten abiatzekotan izanen dira. Gauza berrien egiteko eta lehen ekaien aurrezteko, denon beharra dugu. Denok gira ziklo sinestezin horren katebegia!!

    Biztanle bakoitxak bere paperak eta estalkiak bereizten balitu, 130 Kg materiaren birziklapena segurtatuko luke urtero.

    Nola bereizi

    Bereizte aholkuak zure herrian

    Atzeman nazazu  Bereizketaz gidaliburua

    Bereizketa ezinbestekoa egiten dituzten 5 arrazoinak

    Hondakinei 2. bizi bat eskaintzen diezu.

    Horra froga:

    • 12 plastikozko botilakin bururdi bat egin daiteke, 2 botilekin lepoko polarra.
    • 670 kanetekin txirrindula bat egiten da.
    • Berinari dagokionez, etengage birzikla daiteke.

    Baliabide naturalak aurrezten dituzu (ura, energia, mineralak…)

    Horra froga:

    • Tona bat kaneta birziklatuz, 2 tona bokzita aurrezten dira.
    • Tona bat plastika birziklatuz, 830 litro petroilo aurrezten dira.
    • Tona bat berina birziklatuz, 660 Kg hondar aurrezten dira.

    Ingurumena babesten duzu

    Horra froga:

    • Plastikozko botila batek, 100 eta 1000 urte artean behar ditu desagertzeko. Berinazkoak 1000 urte baino gehiago.
    • 1,87 milioi tona CO2 baztertuak izan ziren 2009an Frantzian, birziklapenari esker. 800 000 autoen kontsumoa da hori.

    Hondakinak bilduz, bereiziz eta birziklatuz, enpleguak sortzen dira.

    Materia birziklatze lantegiei salduz, diru iturriak sortzen dira eta hondakinen tratamenduaren kostua murrizten da.

    Metalezko estalkiak (altzairua, aluminioa)

    Zoin dira bereizten direnak ?

    Kontserbak, kanetak, espraiak, ziropa botilak, ontzien tapakiak, janari barketak.

    Horien garbitzea beharrezkoa ahal da ?

    Ez, ez da beharrezkoa baina ongi hustu behar dira.

    Kartoiezko estalkiak.

    Zoin dira bereizten direnak ?

    Paperezko eta kartoiezko estalkiak (zereal edo pastelen kutxak) janari brikak…

    Kartoi marroi eta lodiekin zer egin ?

    Bolumen haundiko kartoi horiek, hondakindegira eraman dehar dira.

    Egunkariak, paperak eta aldizkariak.

    Zoin dira bereizten direnak ?

    Paper guziak bereizten ahal dira, izan dadin etxean edo bulegoan: egunkariak, magasinak, esku horriak, publizitateak, aurkitegiak, gutunak, inprimakiak…

    Zoin dira baztertu behar direnak?

    Paper bereziak (karbonezkoak, aluminioa, argazkiak, pareta papera, mokanesak) eta janariz zikindu paper guziak.
     

     

     

    Nola bereizi

    Bereizte aholkuak zure herrian

    Atzeman nazazu  Bereizketaz gidaliburua

    Berina

    Zoin dira bereizten diren berinak ?

    Errexa, botila guziak, kontserbak eta ontziak dira.

    Zoin dira bereizten ez direnak ?

    Ponpoilak, baserak, tapakiak…

    Zergatik berina ez da beste estalkiekin nahasten ?

    • Segurtasun neurri bat da. Hondakinak biltzen dituzten pertsonak zauritzen ahal dira berinarekin.
    • Horrez gain, berina zatiekin nahasten diren beste estalkiak (kartoina adibidez) ez dira gehiago birziklatzen.

     

     

    Berinaren bereizketaren abantaila.

    Berinaren bereizteko, zaku bat urririk lortu dezakezu zure herri elkargoari eskatuz. saila bete.

    Privacy Overview
    Bil Ta Garbi Logo

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

    Cookies strictement nécessaires

    Cette option doit être activée à tout moment afin que nous puissions enregistrer vos préférences pour les réglages de cookie.

    Cookies tiers

    Ce site utilise Google Analytics et Matomo pour collecter des informations anonymes telles que le nombre de visiteurs du site et les pages les plus populaires.

    Garder ce cookie activé nous aide à améliorer notre site Web.