• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Garbiketarako produktuak prestatzen ditut

    Nork bere produktuak prestatzen dituenean, estalkiak murrizten ditu eta produktu mingarriekiko kontaktua saiesten ditu. Armairuak ez dira gehiago betetzen noiztenka erabiltzen diren produktuekin.

    Zu zeuk, produktu horietako batzuk prestatzen ahal dituzu,baina produktu arruntak, sinpleak, eraginkorrak eta merkeak erabil ditzazkezu ere.

    Webgune honetako dokumentu esparruan “Norberak egin” fitxak aurkitu.

    Zure produktuen prestatzeko, 25€ gastatuko dituzu urtean gutti gora behera.

    Zoin dira beharrezkoak diren osagaiak ?

    Ura

    Ezinbestekoa da produktuen egiteko baita garbiketarako.

    Alkohol ozpina (ozpina xuria)

    Urina, kaltzioa kentzen ditu. Antiseptikoa, desinfektatzailea, parasitoen aurkakoa eta fungizidoa da. 1€ baino guttiago ordainduko duzu litroa eta nun nahi atsematen ahal da.

    Soda bikarbonatoa

    Usainen aurkako errautsa xuria da. Karrakatzen eta garbitzen du eta ur gozogailua da. Kilok 3 et 9€ artean balio du. Xutxiketa dendan, janari saltegian eta drogerian atsematen da.

    Soda kristalak

    Kristal zeharrargiak diren eta airearen kontaktuan gardenak bilakatzen diren kristalak dira. Kaltzioa kentzen eta grasak urtzen dituen produktu bat da. Iturgintzan ainitz erabilia da eta esmailaren garbitzeko bikaina da.

    Esentzia olioak

    Esentzia olioak antiseptikoak, desinfektatzaileak, bakterien aurkakoak eta fungizidoak dira. Usain eta intsektoen aurka eraginkorrak dira. Prezioa 4 eta 10€ artekoa da 10ml-rentzat. Bio janari saltegietan eta senda belar dendetan atxematen dira. Kasu, ttinttaka erabiltzen dira. Gehien erabiltzen direnak hauek dira: zitroina, pinua, eukaliptoa, izaia eta menta biperduna.

    Marseilleko saboia

    Ezin hobea jantzien garbitzeko.

    Saboia beltza.

    Gras eta tatxak kentzen ditu. Bikaina erauzgailu eta labeentzat. Sakonki garbitzen du. Mubleak elikatzen, babesten eta dirdirarazten ditu. Prezioa 5€/litro drogerietan eta bio janari saltegietan.

    Baina usaiazko produktuetaz oroitu…

    • Gatza: tatxak kentzeko, karrakatzeko, usainen kentzeko eta surgatzeko erabilia da. Baita koloreen finkatzeko eta izoztearen aurka.
    • Oliba olioa: egurrezko altzairuak elikatu eta dirdira arazten ditu.
    • Zitroi jusa: koloreak kentzen ditu, harriak eta esmaila argitzen ditu. Usainak eta kaltzioa kentzen ditu.
    • Kafé lapa: Grasa kentzen du, garbitzen du eta kolore ilunak berpizten ditu.

    Nola erabiltzen dira?

    Linolioa, lauzadura eta zoladura berineztatuarentzat

    Saboi beltzeko tapoi bat nahas ur zego batean.

    Komuneko grasaren kentzeko

    Soda bikarbonatezko 2 edo 3 goilara, gatza kantitate bera, baso bat ozpina xuri eta ur beroa nahas itzazu eta torratu.

    Saboiaz beteak diren dutxaren pareta kareztatuendako

    Ozpina xuri berotuaz bustitako mustuka batekin torratu.

    Gela batzuen usainak kentzeko eta sanotzeko.

    Ontzixka batean buztin xehatua ezarri eta gelan esentzia olio hedatzaile bat erabili.

    Zoin dira aitzinetik prestatzen ahal diren produktuak?

    Erabilpen anitzeko garbigarri desinfektatzailea

    Produktu hori erabiltzen ahalko duzu sukaldeko lan mahaia edo zikinuntzia garbitzeko, baina baita ere oinarri gisa beste garbiketa errezeta askorentzat.

    • Beharrezko materiala : 2litroko bidoina, onila bat, koilara handi bat, baso bat, bikarbonatoa, ospina xuria, esentzia olioak eta ura.
    • Errezeta : Bidoina batean soda bikarbonato 2 koilara handi eta 2litro ur sartu eta nahasi. Baso batean prestatu ospina xuriz beterizko koilara handi bat eta esentzia olioz beste bat (adibidez zitroina, pino edo te arbola). Bidoinean isuri eta inarrosi.
    • Abilezia : lurrin esprai batekin erabili

    Komun garbigarria

    Zure eguneroko garbiketarentzat komunak lainoztatu eta 15 edo 20minutaz utzi lantzen.

    • Beharrezko materiala : 500ml-ko lurrin espraia, kafe koilara bat, ospina xuria, esentzia olioak eta ura.
    • Errezeta : Zure lurrin emailean ezar 1/3a ospin 2/3 urentzat. Esentzia olioekin osatu (te arbol, arabisagara, zitroina, eukaliptoa).

    Zurezko mubleen artatzeko produktua

    Artatu nahi duzun lekuan lainoztatu eta trapu goxo batekin torratu.

    • Beharrezko materiala : 50ml-ko lurrin esprai ttiki bat, koilara handi bat, zitroina jusa edo ospina xuria, oliba olioa eta esentzia olioak.
    • Errezeta : Zure lurrin emailean 5 zitroin jusa edo ospin xuri koilara isuri, beste hainbeste oliba olio eta 15 ttantta zitroin esentzia olio, eta inarrosi.

    Karrakatzeko krema

    Erabili aitzin inarrosi beharko duzu, eta minberak diren gainazaletan ez baliatu, bitrozermiko plakak bezala.

    • Beharrezko materiala : 500ml-ko flakoin ilun edo opakua, onila bat, koilara handi bat, soda bikarbonatoa, gatza xehea, saboi likido neutroa edo baxera garbigarri ekologikoa, eta esentia olioak.
    • Errezeta : zure flakoina erdiz bikarbonatoz bete, gehitu 1/4 bat gatza xehe, koilara handi bat saboi likido neutroa eta 15 edo 20 esentzia olio ttantta. Urarekin osatu eta inarrosi.
    • Abilezia : baliatu aitzin untsa inarrosi, eta ondotik ongi xafarratu.

    Baxera garbigarri likidoa

    • Beharrezko materiala : 500ml-ko flakoin ilun edo opakua, onila bat, koilara handi bat, koilara ttiki bat, soda bikarbonatoa, saboi likido neutroa edo baxera garbigarri ekologikoa, eta esentzia olioak.
    • Errezeta : zure flakoinan bikarbonato koilara ttiki bat sar, saboi likido 1/6 bat edo soda kristala koilara handi bat eta urez bete. Gehitu 15 edo 20 esentzia olio ttantta (zitroina, pinoa edo menta) eta polliki inarrosi.

    Mikro-uhainaren desinfektatzailea

    • Beharrezko materiala : gatilu bat eta zitroina
    • Errezeta : zure gatilua erdi bete urez eta lau zitroin laurden ezar. Mikro-uhainean berotu erakitu arte eta mustuka busti batekin tresnaren barna garbitu.

    Errezeta horiek “Le grand ménage” liburutik ateraiak dira. Gehiagoren jakiteko www.raffa.grandmenage.info