Gauza berrerabilgarriak erosten ditut
Behin erabili ondoren gauzen berehala botatzeak trabatzen bazaitu, puxka berrerabilgarriak hauta. Jestu iraunkor hori zure moltsarentzat ere on da, behineko erabilpeneko gauzak laster garestiak agertzen baitira.
Ororen buru halere atsegingarriago da puxka berrerabilgarrien baliatzea (baxera adibidez) ezenez eta botagarriak.
“Gauza berrerabilgarriak” erraitean, zertaz mintzo gira ?
Gauza berrerabilgarriak aukera askotan baliatzen ahal diren gauzak dira. Behineko erabilpeneko puxken alderantzizkoa da. Zaku, baxera, mustuka, bizar nabala… adibideak frango dira.
Baso berrerabilgarrientzat bezala adibidez. Gertakari antolatzaileek alokatzen ahal dituzte hemen kilkatuz
Botakorrak diren gauzak nola gudukatu ?
Gauza botakor edo berrerabilgarria, egunero egin behar da aukera :
- Erosketak egiterakoan, botatzen diren zakutxoak baino hobe zarettoa hautatu.
- Garbiketa egiterakoan, botatzen diren zapiñoak baino hobe garbi daiteken zola trapua hautatu.
- Bulegoan zirelarik, zure portzelanazko kikara hartu eta baso botagarriak baztertu.
- Besta bat antolatzerakoan, garbitzen den baxera hauta, botatzen denaren ordez.
Abilezia gehiago ? “Eguneroko hondakinak murriztu” gida telekargatu.