• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Peztiziden erabilpena saihesten dut

    Peztizidak kutxakorrak dira eta haien erabilpena arriskutsua izan daiteke osasunarentzat. Beraz gurekin partekatu ezazu baratzezaintzaren ideia berri bat, sinpleagoa eta ekonomikoagoa jestu sinple eta eraginkorrak eginez. Gure aholkuak segituz, zure landareek ez dute peztiziden ausentzia sendituko, alderantziz.

    Jestu simpleak aukeratuz, ongarriaren erosi beharra aurrezten duzu. Baratzezaintza naturalaren gida telekargatu HEMEN.

    Lurra estali

    Lurra estaliz gero, belar basen hazketa murriztuko duzu.

    Lehen aterabidea : lurra lastoztatu

    Belar pozoia eta peztizidak saihestuz, landaketetaz arduratzeko orduak pasatu gabe, lastotzea, baratzearen mantentzeko modu errexa da.
    Baina ez da abantaila bakarra. Lastotze organikoak lurraren emankortasuna hobetuko duen ongarriaren ekoizpena laguntzen du. Horrez gain, lurraren hezetasuna atxikitzen du. Gehiago jakiteko HEMEN klikatu.

    Bigarren aterabidea : landare estalgarriak erabili!!

    Lurra estaliko duten landareek espazioa okupatzen dute eta belar basen garapenaren aurka onak dira. Estetikoak, praktikoak, ekologikoak, landare estalgarriak kalitatez beteak dira.

    Belar txarrak kendu peztizidak erabili gabe

    Belar txarren kentzeko metodoak, zonen araberakoak dira.

    Soropila

    Lehenik, hazi erresistenteak aukeratzea komeni da, josta lekuetan erabiltzen dena adibidez.
    Mozteko momentuan, 6 eta 8cm inguru atxikitzea aholkatua da, mando belarra eta zain belarra bezalako landareen hazketa murrizteko. Soropilaren sustraiketa azkartuko duzu eta idortzeari aurre egiteko gaitasuna ere.

    Et pour éviter de ramasser la tonte et d’aller en déchetterie, privilégiez la technique du mulching qui permet aussi de conserver l’humidité du sol.

    Zure baratzea

    Zure baratzean belarrak kentzeko peztizidarik gabe, huna abilezia bat : ereintza faltsu bat egizu, lurra landuz zerbait landatzeko maneran. Horri esker behargabekoak altxatuko dira eta jorraiarekin eliminatuko dituzu.

    Zure bidexka eta terraza

    Lehen neurria, juntuen iragaiztasuna ziurtatzea eta jatsa erregularki pasatzea da.
    Belar kentze lanen saihesteko alternatibak badira:

    • Ur irakin eta gatzatua erabiltzea.
    • Lurruna egiten duen garbitzeko tresna.
    • Tresna termikoa eremu haundiendako.

    Zure hondakinak konpostatu eta lurraren emankortasuna azkartu

    Etxeko konposta eginez, kalitatezko ongarria ekoizten duzu. Bi abantaila nagusi baditu:

    • Lurraren aireztapena emendatuz, haren egitura hobetzen da.
    • Elementu mineralak ekarriz, lurraren eta beraz landareen elikadura hobetzen da.

    Gehiago jakiteko, klikatu  hemen

    Eritasunen eta suntsitzaileen kontra naturalki borrokatu

    Gure abilezia natural eta eraginkorrak deskubritu 7 pundu gakotan:

    • Zure landareen oina ureztatu
    • Landare elkartze onak egin
    • Lur landuak aldizkatu, eritasun eta kaltegarriak ez ditezen finkatu.
    • Abere laguntzaileen etorrarazteko aterbeak ezarri, zure baratzeko kaltegarrien urrunarazteko : harri metak sugandilentzat, egur metak sagarroientzat, urmaelak apo eta igelentzat.
    • Zure landareak zaindu eta parte gazkoinduak laster moztu.
    • Landare pixor eta egoskinak erabili (asuna, iratzea, etab.)
    • Marmutxa kontrako sareak ezarri.
    h

    Gehiago jakiteko