• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Xatar berrerabilgarriak erabiltzen ditut

    Naturalak eta ekonomikoak direlakotz, gero eta buraso gehiagok hautatzen dituzte xatar berrerabilgarriak. Gaur eguneko xatar berrerabilgarriak ninia idor mantentzen du eta erosoa da arrunt. Aurre-iritzieri buru egiteko, zehaztu dezagun xatarraren zolan ezartzen den zelulosa oihalak zikinketak saihesten dituela. Biodegradagarria denez, zuzenki komunetan bota daiteke.

    Beharbada ez zenakiela, baina xatar berrerabilgarrien baliatzean 5000 xatar botakor saihesten dira haur bakotx, garbia izan arte.

    Xatar berrerabilgarrien funtzionamendua

    Nolakoa da xatar berrerabilgarria ?

    Gaur egungo xatar berrerabilgarria atsegin eta erosoa da : kolorezkoa edo marrazkiduna, botoin edo skratxaduna, irazgaitza da eta botatzen den xatarraren iduria du. Hola egina da :

    • zelulosa oihala dauka huskinen harrapatzeko, eta zure komunetan bota dezakezuna ondotik.
    • parte xurgatzaile bat dauka pisarentzat
    • kulota irazgaitza ezartzen zaio gainetik, niniaren jantziak ez daitezen busti.

    Nola atxiki xatar zikinak, garbitu aitzin ?

    Zure haurraren xatar zikinak zego hermetiko batean metatuko dituzu. Usain txarren saihesteko te arbola olio esentzia gehitu dezakezu. Hobe xatar zikinak ez bi egun baino luzazago metatu garbitu aitzin.

    Nola garbitu ?

    Zure etxeko xuriketekin garbitzen ahalko dituzu xatarrak 40°tan, huskinak aitzinetik botatuak izanen bait dituzu oihal botagarriari esker.

    Zonbat xatar berrerabilgarri behar dira ?

    Batazbestekoan haurrak 6 xatarra erabiltzen dituenez egunka, bi egunero garbituko dituzunez eta idortze denbora kondutan hartuz, aholkatzen dizugu 20 xatar ukaitea.

    Xatarrak haurra handitu arau aldatu behar ote dira ?

    Erosten dituzun xatarren araberakoa izanen da :

    Izari bakarreko xatarra

    Izari bakarreko xatarrak baldin badira, zure haurrak baliatzen ahalko ditu 4kg-tik 15kg-ra.

    • Inbestimendua biziki laster errentagarri bihurtzen da.
    • Desabantaila : sortu berrieri ez da egokitua eta lehen hilabeteetan trabagarriak izan daitezke.

    Izari anitzeko xatarra

    Izari anitzeko xatarrak baldin badira, zure haurraren handitzearen arabera aldatu beharko dituzu. Hiru edo lau xatar andana erosi beharko dituzu.

    • Zure haurraren pisuari arrunt egokitua izanen da.
    • Desabantaila : inbestimendu lodiagoa egin beharko duzu, parte batez oradintzen ahalko duzuna berriz saltzen baldin badituzu edo haur gehiagorentzat baliatzen badituzu.

    Xatar berrerabilgarrien erosi

    Zonbat kosta da xatar berrerabilgarri bat ?

    Xatar berrerabilgarri baten prezioa 10€ eta 30€ artean da, batez ere materiaren arabera. Garbitzen ahal diren xatarren baliatzeko kondatu behar den aurrekondua, botatzen direneri konparatuz %30 eta %50 artean apalago da (garbiketako lixiba, oihal botagarriak eta abar barne). Egin daiteken abilezia ere : bigarren eskukoak erosi.

    Nun eros daitezke garbitzen diren xatarrak ?

    Berriak, bigarren eskukoak, alokatzekoak… dependitzen du zoin formula hautatzen duzun. Internet webgune frangok haurtasun puxkak proposatzen dituzte. Izan ere, denda batean, eredu ezberdinak konparatzen ahalko dituzu, hunkitu, eta profesional baten aholkuak ukaiten. Xatar berrerabilgarriak proposatzen dituzten denden zerrenda ezagutzeko departamenduka, www.bulledecoton.org webgunera joan.

    Nun atsematen ahal dira garbitu daitezken xatarrak ?

    Garbitzen ahal diren xatarrekin hasi nahi baduzu, horien erosi baino alokatu nahi badituzu, Les Petits Popotins elkarteak, Euskal Herrian ekoiztutako xatarren alokatze/garbitze zerbitzu bat eskaintzen dizu : https://www.facebook.com/lespetitspopotins64/ Zerbitzu hori, familiei zein profesionalei eskainia da (haurtzaindegi, burasoen laguntzeko egitura, amategi…)

    h

    Hurrunago joan

    Pour en savoir plus sur l’usage des couches lavables, l’impact environnemental,…vous pouvez consulter sur 

    Xatar berrerabilgarriei buruzko informazio gehiago (erabilpena, ingurumen inpaktua… ) : hemen