• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Helgarritasuna – ez arauezkoa

     

    Bil ta Garbi sindikatua 2005eko otsailaren 11ako legearen araudiraren araberakoa izaiterat engaiatzen da, hau da Xantza Berdintasuna eskubidea, ahalmen urriko pertsonen parte hartze eta herritartasuna, elbarritasunaren araudi erreferentzia.
    Estatua, kolektibitate eta erakunde publikoentzat helgarritasuna eredugarria izan dadin galdegiten du.
    Bereizkuntza-eza eta helgarritasun numerikoaren errespetatzeari lotua izanki, Bil ta Garbi sindikatuak lantzen du bere urte ainitzeko helgarritasun numerikoaren eskema, helburu honekin: publiko zabalarentzat linean ezartzen dituen komunikazio zerbitzuak araudiaren barne izan daitezen epemugan.

    Gaurko egunean webgune hori ez da helgarritasunaren hobetzearen erreferentziaren araberakoa RGAA version 4.1.

    Webgunearen auditorioa laster egina izanen da, orain aipatu erreferentziaren araberakoa izan dadin.

    Informazioaren helaraztea eta harremana

    Bil ta Garbi sindikatuak argi du helgarritasun arazoak izan daitezkela bere webgunean. Hitzemaiten du, auditorioaren emaitzen lortzeko tartean eta beharko litaizken zuzenketak egiteko tartean, beharrezko antolaketak eginen dituela, ahalmen urriko pertsonak xekatzen dituen informazio eta funtzionalitateak helgarriak izan zitzaizkon epe onargarrian.

    Hortan errespetatzen du 2005eko otsaileko legearen 11. artikulua :
    “ahalmen urriko pertsonak, bere elbarritasunaren ondorioen ordaina lortu dezake, edozein elbarritasun oinarri edo izaera, adina edota bizimolde ukanik.”

    Bil ta Garbi sindikatuak arazoak kausituko lituzken jendea deitzen du berekin harremanetan sartzerat, laguntza bat ekarria izan zatzaion (aterabide bat helgarria, informazioa edo edukia beste manera batez emana) helbide huntara : contact@biltagarbi.fr

    Helegite bideak

    Webguneko eduki edota funtzio batera heltzen uzten ez dizun akatsen bat ikusiko bazenu eta guri jakinarazirik ere guk arraposturik eman ez bagenizu, zure pleinua edo zure galdea Eskubideen Defentsalariari helarazteko eskubidea duzu.

    Manera desberdinak zure esku ezarriak dira :
    Harreman eskuorria ;
    Zure eskualdeko ordezkari(a)ren zerrenda, beren zuzeneko loturarekin ;
    – Telefono zenbaki bat : 09 69 39 00 00 ;
    – Poste helbide bat (gutun dohaina, zigilatu gabekoa) :
    Le Défenseur des droits –
    Libre réponse 71120 – 75342
    Paris CEDEX 07.