• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Biztanleka ekoiztu hondakinak, balioztatutakoak, Zerbitzu Publikoari emandako giza baliabide eta baliabide ekonomikoak… Horra, 2019 urterako Sindikatuaren aktibitate osoa !

    Bil Ta Garbi Sindikatua, saileko eragile guziekin batera, hondakinen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearen aldeko politika baten martxan ezartzeko engaiatzen da, Pirineo Atlantikoetako 211 herri eta 326 000 biztanleentzat.

    2019 urtean, biztanle bakoitzak, 635 kilo etxe hondakin ekoiztu ditu.

    Biarnoko Uhaitzen herri elkargoko eta Euskal Hirigune Elkargoko 326 721 biztanleek, 207 624 tona etxe hondakin ekoiztu dituzte, hots 635 kg pertsonaka.

    Hondakin horietan, birzikla ezinak diren etxe hondakinak, estalki birziklagarriak eta hondakindegietako hondakinak atxematen dira. Horietarik %71a balioztatua izan da Sindikatuaren Canopia eta Mendixka poloetan, eta beste adarretan.
    Lurperatze gero eta guttiago egiten da, bereziki Zaluaga poloan (%29a), Sindikatuaren Ekintza Estrategikoen Planak aurre ikusia zuen bezala (SEEP 2014-2020)

    Denbora berean, hondakinen murrizketaren aldeko sentsibilizazio ekintzei esker, hondakin birzikla ezinen ekoizpena %3az ttipitu da. Birziklagarrien ekoizpena aldiz %5az emendatu da eta hondakindegiena %3az. Bereizketaren aholkularien zerbitzuak, 47 000 pertsona baino gehiago sentsibilizatu ditu, bereizketa kontsignak hedatuz.

    2019an, Bil Ta Garbi Sindikatuak, 106 langile zituen (45 emazte eta 61 gizon)
    Orotara ia 400 egun formazio emanak izan dira (4,6 egun langileka), bereziki bakoitzaren konpetentzien azkartzeko eta profesionaltasun baten alde jokatzeko.
    2019 urtean eginiko inbestimendu guziak (6 M€) auto finantzatuak dira. Horien artean Zaluaga poloan eraikitako lekualdatze kaia (1,8 M€) eta hondakinen lurperatzeko kutxatila berria (2,8 M€).

    Informazio guziak kontsultatu HEMEN 

    tona etxe hondakin

    pertsonaka

    %

    Balioztatua izan da