• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Bil ta Garbik, Ipar Euskal Herrian eta Béarn des Gaves lurraldean eragiten duen hondakinen murriztea, balorizatzea eta tratatzearen ardura duen erakunde publikoak,
    4 izar eskuratu ditu ADEME-aren “Transizio Ekologikoan Engaiatu Lurralde” (TETE)) programako “Ekonomia zirkularra” labelizazioan.

    Astearte huntan, 2026ko azaroaren 24an, transizio ekologikorako Sindikatuaren ekintza ohoratua izan da Parisen iragan den Auzapezen eta Kolektibitateen Saloinean.
    Ipar Euskal Herrian eta Béarn des Gaves lurraldean eragiten duen hondakinen murriztea, balorizatzea eta tratatzearen ardura duen erakunde publikoa, ohoratua izan da bere etxe-hondakinen kudeaketa politikarengatik.

    Lau izarrez saristatua izan da “Ekonomia zirkularra” arloan. Label horrek tokiko politika publikoen handinahikeria eta gauzatzea ebaluatzen du ekonomia zirkularra eta transizio ekologiko arloan. 5 ardatzetan barreatuak diren 21 ekintzetan oinarritua da. Lau izarreko mailak erreferentzialeko puntuen % 65a bederen erdiestea erran nahi du.

    2021az geroztik desmartxa hortan sartua izanki, Sindikatuak urrats handi bat gainditzen du ezagupen nazionalarekin.

    Alde batetik, bere hondakinen kudeatze politikak transizio ekologikoarekin bat egiten duela baieztatzen du, eta beste aldetik, ekonomia zirkularra tokiko ekintza guzien gidaritzan errotzen du.
    Aurten, konsideratuak ziren 157 kolektibitateetan, bost baizik ez dira 4 izarren hozkarat heldu.

    Labelizazio hori atsegin handia da. Orain arte egina izan den lanaren ezagupena da, baina ororen gainetik gu guzion engaiamendu kolektiboa argitan ezartzea da. Hondakinen tratamendua transizio ekologikorako aterabidea da. Gure lurraldearentzat aukera bat. Ene eskermenak gure partaide guzieri : hautetsi, kolektibitate-kide, herri, elkarte… lurralde dinamika hori sustengatzen baitute. Jadanik prest gira aintzina joaiteko !

    Maitena Curutchet

    Bil ta Garbiko Lehendakariak