Nere hondakin arriskutsuak bereizten ditut.
Etxeko hondakin batzuk arriskutsuak dira. Lurrak eta uren ez kutxatzeko, bapore toxikoak ez askatzeko edo suteak ez kausitzeko, hondakindegietara eraman behar dira. Tratamendu egoki baten ukaiteko modu bakarra da, ingurumena behar bezala zaintzeko. Oroitu zure hondakinen ekoizpena murrizten ahal duzula, jestu sinpleak eginez.
Biztanle bakoitsak urtero, 2,3 Kg hondakin arriskutsu bereizten ahal ditu. Bolumena ttipia bada ere, ondorio latzak izan daitezke ingurumenarentzat.
Hondakin arriskutsuak nola ezagutu ?
Garbiketa, xutxiketa, baratzezaintza, aisialdiak… egunero, mami arriskutsuak dituzten produktuak erabiltzen ditugu. Arreta gehiago eman behar diegu:
- Pilak eta ponpoilak
- Tinduak, bernzak, kola, ezkoak…
- Produktu fitosanitarioak: ongarriak, peztizidak, belarren aurkakoak…
Horien ezagutzeko, etiketak irakurri!! Agertzen diren logoei esker ezagutu daitezke: arriskutsua, toxikoa, korrosiboak, sumingarria, su har dezakeena.
Hondakin arriskutsuekin zer egin?
Horien atezrabide bakarra hondakindegia da. Han birziklatzen ibilbidetara igorriak izanen dira, haien kategoriaren arabera.
Nola bereizi hondakin arriskutsuak?
- Pilik ez botatzeko, berriz kargatzen direna erabili.
- Pintzelak erreski garbitzeko, ur tintua erabili.
- Peztiziden erabilpena saihesteko, baratzezaintza naturala aukeratu ezazu. Gure giga telekarga ezazu hemen.
- Ahal bezain gutti kutxatzeko, eko-labelizatuak diren produktuak hautatzen ditut.
Eta sendagailuak?
Erabili gabe diren sendagailuak farmaziara itzultzekoak dira.
Nola bereizi
Bereizte aholkuak zure herrian
Behako bat iniziatibei
Pila zaharkituen biltegiak
Pilen bereizketaren errexteko, Bil Ta Garbi sindikatuak, herri elkargoen partaidetzan, pilen biltzeko eguki ontzian ezarri dituzte :
- Herriko etxeetan eta eskoletan (330 kutxa martxan)
- Euskal Hirigune Elkargoaren nahitarazko ekarpen guneetan.
So egin eta segur atsemanen dituzula.
Arta hondakinen biltzeko kutxa bereziak
DASRI deitu hondakinak, ebaki eta sistakorrak diren hondakinak dira (siringak, orratzak…) Usaian, auto-tratamendua segitzen duten pertsonek dituzte ekoizten.
Kantitate ttipitan badira ere, hondakin horiek arriskutsuak izan daitezke bilketa, bereizketa eta tratamendu zerbitzuetan lanean ari direnentzat. Zikin ontzietan ez bota beraz.
Pour trier vos DASRI :
- Farmazian eskatu tapaki berdea duen kutxa horia.
- Kutxa bete ondoren, hondakindegira eraman : www.dastri.fr