• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Nere hondakin arriskutsuak bereizten ditut.

    Etxeko hondakin batzuk arriskutsuak dira. Lurrak eta uren ez kutxatzeko, bapore toxikoak ez askatzeko edo suteak ez kausitzeko, hondakindegietara eraman behar dira. Tratamendu egoki baten ukaiteko modu bakarra da, ingurumena behar bezala zaintzeko. Oroitu zure hondakinen ekoizpena murrizten ahal duzula, jestu sinpleak eginez.

    Biztanle bakoitsak urtero, 2,3 Kg hondakin arriskutsu bereizten ahal ditu. Bolumena ttipia bada ere, ondorio latzak izan daitezke ingurumenarentzat.

    Hondakin arriskutsuak nola ezagutu ?

    Garbiketa, xutxiketa, baratzezaintza, aisialdiak… egunero, mami arriskutsuak dituzten produktuak erabiltzen ditugu. Arreta gehiago eman behar diegu:

    • Pilak eta ponpoilak
    • Tinduak, bernzak, kola, ezkoak…
    • Produktu fitosanitarioak: ongarriak, peztizidak, belarren aurkakoak…

    Horien ezagutzeko, etiketak irakurri!! Agertzen diren logoei esker ezagutu daitezke: arriskutsua, toxikoa, korrosiboak, sumingarria, su har dezakeena.

    Hondakin arriskutsuekin zer egin?

    Horien atezrabide bakarra hondakindegia da. Han birziklatzen ibilbidetara igorriak izanen dira, haien kategoriaren arabera.

    Nola bereizi hondakin arriskutsuak?

    • Pilik ez botatzeko, berriz kargatzen direna erabili.
    • Pintzelak erreski garbitzeko, ur tintua erabili.
    • Peztiziden erabilpena saihesteko, baratzezaintza naturala aukeratu ezazu. Gure giga telekarga ezazu hemen.
    • Ahal bezain gutti kutxatzeko, eko-labelizatuak diren produktuak hautatzen ditut.

    Eta sendagailuak?

    Erabili gabe diren sendagailuak farmaziara itzultzekoak dira.

    Nola bereizi

    Bereizte aholkuak zure herrian

    Atzeman nazazu  Bereizketaz gidaliburua

    h

    Behako bat iniziatibei

    Pila zaharkituen biltegiak

    Pilen bereizketaren errexteko, Bil Ta Garbi sindikatuak, herri elkargoen partaidetzan, pilen biltzeko eguki ontzian ezarri dituzte :

    • Herriko etxeetan eta eskoletan (330 kutxa martxan)
    • Euskal Hirigune Elkargoaren nahitarazko ekarpen guneetan.

    So egin eta segur atsemanen dituzula.

    Arta hondakinen biltzeko kutxa bereziak

    DASRI deitu hondakinak, ebaki eta sistakorrak diren hondakinak dira (siringak, orratzak…) Usaian, auto-tratamendua segitzen duten pertsonek dituzte ekoizten.

    Kantitate ttipitan badira ere, hondakin horiek arriskutsuak izan daitezke bilketa, bereizketa eta tratamendu zerbitzuetan lanean ari direnentzat. Zikin ontzietan ez bota beraz.

    Pour trier vos DASRI :

    • Farmazian eskatu tapaki berdea duen kutxa horia.
    • Kutxa bete ondoren, hondakindegira eraman : www.dastri.fr

     

    Privacy Overview
    Bil Ta Garbi Logo

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

    Cookies strictement nécessaires

    Cette option doit être activée à tout moment afin que nous puissions enregistrer vos préférences pour les réglages de cookie.

    Cookies tiers

    Ce site utilise Google Analytics et Matomo pour collecter des informations anonymes telles que le nombre de visiteurs du site et les pages les plus populaires.

    Garder ce cookie activé nous aide à améliorer notre site Web.