• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Hondakin geldoen prebentzioa, Balorizazioa & Tratamendua

    2018. urteaz geroztik, Bil Ta Garbi Sindikatuak, profesionalen hondakin geldoen balorizazioa eta tratamenduaren ardura hartu du.

    HONDAKIN GELDOAK

    Hondakin geldoak, arriskutsuak ez diren hondakinen azpi-kategoria bat dira. Ez dute inungo eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko garrantzitsurik jasaiten: ez dira usteltzen, erretzen eta ez dute erreakzio fisiko edo kimikorik egiten.

    Organikoak ez izanik, kontaktuan diren beste materiak ez dituzte hondatzen eta ingurumena ezin dute kutsatu edo gizakien osasuna kaltetu.

    Gehienetan, eraikuntza arloan ekoiztutako hondakin mineralak dira, hala nola:

    • teilak eta adreiluak,
    • obra hondakinak,
    • betoi zatiak,
    • lauzak eta zeramikak,
    • kutsaturik ez den lurra

    %

    Obra publikoan ekoizten diren hondakinen %90a, geldoak dira.

    %

    Eraikuntza sailean ekoizten diren hondakinen %70a, geldoak dira.

    Bil Ta Garbi, horien balorizazio eta tratamenduaz arduratzen da.

    2018. urteaz geroztik, Bil Ta Garbik, hondakin geldoen kudeaketaren eskumena hartu du. 2018ko ekainaren 20an, horren eramateko plana onartu zuen Sindikatu Batzordeak.

    Obra publikoen ekonomia zirkularra dinamika batean onartua izan da helburu ezberdinekin:

    • Hondakinen kantitatea murriztu,
    • Horien birziklapena sustatu, aktibitate ekonomia bat garatuz xehaketa, birziklapena eta salmentaren inguruan,
    • Lurperaketa murriztu.

    Horren abiatzeko, gidaritza komite batek eragile guziak biltzen ditu:

    Hirigintza, Estatuaren Zerbitzuak, Federakuntza Profesionalak, Ingurumenari loturiko elkarteak, Laborantzako eragileak; EPEL, ADEME, CERC, Departamendua, Eskualdea…etab. Hots 15 egitura baino gehiago.

    Egitura adituekiko partaidetzak martxan ezarri dira (Cellule Economique Régionale de la Construction (CERC); Établissement public foncier local (EPFL); Agence Publique de Gestion Locale des PA (APGL); Agence d’urbanisme (AUDAP)).

    ENGAIATU

    Hondakinen prebentzioa eta eko-kontzepzioa

    Bertako ekoizpena eta ekai birziklatuen erabilpena bultzatu obra eraikuntzan, ekonomia zirkularra gogoan atxikiz.

    Hondakinen kudeaketa

    Biltegi basatien aurka borrokatu eta lurraldea, araudiaren araberako birziklapen eta biltegiratze guneaz hornitu.

    Erosmena eta merkatu publiko arduratsuak

    Eskaera publikoa, ekonomia zirkularraren giltza da obra publikoetan hondakinen kudeaketa eta ekaien berrerabiltzea segurtatzeko eraikuntza sailean.

    EKINTZA ZEHATZAK

    Pour des marché publics éco-responsables

    Artikulua irakurri

    Hondakinen prebentzioa

    Nobatek/INEF4 lagunduriko obra publikoetatik heldu ekai birziklatuen bilduma baten sorrera.

    Odéys & le formateur –ek elkar antolatutako “Berrerabilpena eraikuntza arloan” formazioa.

    PATXA’MA, ekaien birziklatzeolaren laguntza.

    Eskaera publiko arduratsua

    “Obra publikoaren eskaera eta eraikuntza iraunkorra” egunen antolaketa, 2019ko otsailaren 5 & 6an (200 pertsona)

    3AR sareak lagunduriko, ekai birziklatu eta berrerabilien erabilera garatzeko klausulak biltzen dituen liburuxka.

    “Eskaera publikoa eta ekonomia zirkularra” deitu formazioa CNFPTren eskutik:
    – Eraikuntza arloa: 2022ko apirila Pauen
    – Obra publikorako: 2022ko apirila Pauen

    Euskal Elkargoak plantan ezarritako barne metodologia zerbitzu guziekin, Eraikuntza, Mugikortasuna, Sareak, Erosketa, Hondakinak… 3AR sareak lagundurik (2021ko martxotik, 2022ko martxora)

    Hondakin geldoen kudeaketa

    Ekipamenduen plana: hondakin geldoak biltegiratzen ahal dituzten eta eguneratzen ahal den instalazioen dokumentua gure lurraldean. Instalazio horiek, hondakin kudeaketaz arduratzen diren aktibitate desberdinentzat egina da: berrerabilpena, birziklapena (xehatze plataformak, mundrun zentralak, lurren gisuztatze instalazioak…), lurkatu beharreko harrobiak eta hondakin geldoen biltegiratze guneak.

    Guneen bilaketa: araututako guneen kopurua eskasa da lurraldean eta sindikatuak gune bilaketa abiatu du, hondakinen ekoizpen lekutik eta biltegiratze guneetatik 15 km distantzia errespetatzeko asmoz. Bil Ta Garbiren eremua, 9 azpi sektoretan banatua izan da, bakoitzak bere hondakin geldoen ardura izanen duelarik.

    EPFLekin hitzarmena: helburua, hautetsiak gogoetatzen laguntzea da haien erabakien hartzeko, eta hondakin geldoen balorizatzeko eta tratatzeko behar den bezala.

    Bidexka plataformaren eraikuntza (Urruña): hondakin geldoen biltegiratze eta tratatze gunea, Hendaia eta Donibane Lohitzunen arteko azpi-sektorearentzat. 2022an idekitzekoa da.

    Kontzertazio taldea: proiektu eramaileak, haien aintzin deklarazioak osatzen laguntzen ditu, lurkatutako terrenoak laborantzan erabili ahal izateko. Informazio gehiagorentzat, mezu bat bidali magali.lartigue@biltagarbi.fr helbidera.

    Hondakinen murrizketa

    Berriz ere, hondakin hoberena ekoizten ez dena da. Hondakin geldoen bertako berrerabilpenak edo horien murrizketak, desegite selektiboari esker, tratatu behar diren kantitateak mugatzen ditu.

    Bil Ta Garbik martxan ezarritako tresnen eskemak bere lurraldean diren araututako instalazioak biltzen ditu:

    – Haien balorizazioaren laguntzeko (helburua horien %80 birziklatzea da, lehen ekaien aurrezteko;
    – Balorizatu ezin diren hondakinen biltegiratzeko.

    Gaur egun, sindikatuak, hondakin geldoen biltegiratzeko 3 gune kudeatzen ditu Kanbon, Saliesen eta Nabarrenkoxen. Laster 4. bat izanen da Urruñako Bidexka deitu lekuan. Hor Lapurdiko hego kostaldeko hondakin geldoak balorizatuko dira, eta baloratu ezinak biltegiratuko.