• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa
    Le logo du pôle Bidexka

    BIDEXKA : Hondakin geldoen balorizatze eta biltze plataforma

    Urruñako herrian, “Croix des Bouquets” auzoan kokatua da Bidexka. Hondakin geldoen balorizatze eta biltze plataforma da, erran nahi baita eraikuntza aktibitateetan (eraikuntza eta desegitea) eta obra publikoetan sortu hondakinak.

    Pirinio Atlantiko departamenduan halako egitura eskasa ageri izanik, gune berri horren sortzea zikintegi basak eta legez kanpok botatzeak ttipitzeko aterabide bat da erebai.

    Bidexka gunean tratatuak izanen diren hondakinak gehien bat Hego Lapurdi kostaldeko obralekuetatik jinen dira, ekoizpen lekuetarik 15 / 20km ingurura, huste gastuen optimizatzeko.

    Garapen Berdearen aldeko Trantsizio Energetiko legearen arabera, eraikuntza eta obra publikoen hondakinen %70entzat materia balorizatua izan behar da 2020 aitzin.

    8 hektaraz gaineko azalera duen Bidexka guneak, bi aktibitate proposatuko ditu.

    – Hondakin geldoen balorizatzea, beren berrerabilpena sustatzeko beste erabiltzaileentzat.
    – Hondakin ultimoen metatzea, erran nahi baitu baloraezinak

    Plataforma berri hori HoGBI klasifikatua da (Hondakin Geldoen Biltegiratze Instalazioa). Kasik 72 000 tona hondakin geldo errezebitu ditu urtean, 10 urteko erabiltze epean (prefetura erabakia).

    Arrisku eta ondoriak

    Bidexka guneko aktibitateen arrisku eta ondorioen ikerketa zehatzan agertzen da ez dela arriskurik gizarte edo ingurumenarentzat.

    Eraginak biziki mugatuak izanen dira :

    Arrabotsa

    Xehatze/kaskailatze/bahetze sailaren erabilpen maiztasuna eta iraupena (egun bat hilabetean) ez da aski adierazgarria arrabots eraginak sortzeko.

    Errautsa

    Bidexkan errezebituko diren hondakinak ez dira auzoetara airatzen ahal diren horietarik. Horrez gain, “idorrak” deitu egunetan, ibilbideen ureztatzea aurreikusia da, kamioiak ibiltzerakoan errautsen airatzea mugatzeko.

    Uren kutsadura

    Ixurtze arriskutxu izpirik ez da eta euri urak zainduak dira araudiak dion bezala.

    Bideetako zirkulazioa

    Estimatutako bideetako zirkulazioak RD810 bidearen %1a baino guttiago osatzen du (hamar bat kamioi egunero)

    HONDAKIN GELDOEI BEHAKO BAT

    Hondakin geldo bat “eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko garrantzitsurik jasaiten ez duen hondakina da. Ez da deskonposatzen edo erretzen, ez du erreakzio fisiko edo kimikorik sortzen, ez da biodegradagarria eta hunkitzen dituen materiak ez ditu andeatuko ingurumena eta giza osagarria kaltetu dezaken manera batez.”

    Etxegintzaren jarduerek (eraikuntza eta desegitea) eta obra publikoek sortutako hondakinak dira:

    • obra-hondakinak
    • betoia
    • brikak
    • teilak
    • zeramikak eta bestelako lauzak
    • berinak
    • gudroirik gabeko mundrun materiak,
    • lur eta harriak (baita ere lur metak,landare lurrak salbu)

    BIDEXKAREN JARDUERAK

    #1 Hondakin geldoen balorizazioa

    #2 Biltzea

    Hondakin geldoen balorizazioa Bidexkaren baitan xehatze-kaskailatze-bahetze unitate baten bitartez egiten da. Egun 1 / hilabeteka estimatutako ibilerarekin, hondakin geldoen birziklapena eta materia berrien ekoizpena ahalbidetzen du. Adibidez, eraikuntza edo obra publikoetan erabilgarriak izanen diren agregakinak fabrikatzen dira bertan.

    Bidexkaren baitan bildutakoak hondakin geldo “ultimo” delakoak dira, erran nahi baitu baloraezinak direnak, hots bereziki obretako lur bilduak. Ingurumenaren Babesteko Izendatuak diren Gune (IBIG) ekarria izanki, biltze jarduera hau aldi berean Bil Ta Garbik eta Estatuak zaintzen dute.

    Bidexkaren eraikuntzarako neurri konpentsagarriak

    Ingurumen naturalarengan proiektuaren eragina menperatzeko eta gunean aurkitzen den animalia eta landare espezien oreka ekologikoaren begiratzearen bermatzeko, neurri konpentsagarriak plantan ezarriak izan dira. Hauek dira:

    • Pirineo Atlantikoetako Departamendu Kontseiluaren eta Donibane Lohizuneko Baratze. Botanikoaren sostengu teknikoekin sindikatuen ekipengandik babeste protokolo baten plantan ezartzea, nazional mailan babestutako 2 landare endemiko bakanentzat : Gremil Etsitua eta Baionako zorne-belarra. Obra lanen hasiera aitzin, bi landare espezia
      hauen populakuntzak zerrendaturik, babestutako beste gune batzuetara lekualdatuak izan dira.
    • Zuhaitz hamarkada ainitzen landaketa Bidexka poloaren eraikuntza guneko zuhaitzen moztearen konpentsatzeko.
    • Gunean aurkitzen diren anfibioen harrapatze eta lekualdatzea espresuki haiendako egokitua izan den urmael batera.
    • Habien muntatzea, Bidexkaren inguruetako gau-ainaren errezebitzeko.

    Plateforme documentaire

     

     

     

     

    Téléchargez les documents Bil Ta Garbi (guides, rapports annuels…)