• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Joan den irailaren 7an, Trantsizio Ekologikoaren Agentziak (ADEME) jakinarazi du “Ekonomia Zirkularra” labela lortu duten elkargoen zerrenda. Frantzia osoan atxikiak izan diren 16 elkargoen artean, Bil ta Garbi lurraldea “ekonomia zirkularraren alde sartua” gisa ezagutua da.

    LEHEN MAILA GAINDITUA 16 LURRALDEENTZAT!

    “Ekonomia zirkularra” labela hori, Trantsizio Ekologikoaren Agentziaren (ADEME) laguntza programaren eskuratzeko lehen maila da.

    Alabaina, ezagupen honekin, sindikatuak 2016an hasi “Lurralde Zero Hondakin, Zero Xahutze” programaren dinamika garatzen eta sendotzen ahalko du .
    Horrekilan, Bil ta Garbik gidaritza tresna bat lortzen du, ekintza estrategia baten zehazten laguntzeko. Hori oro, hobetze ibilbide jarraiki batean, ISO 14001 inguramen ziurtapenaren gisa.

    Label hori joan den uztailean emana izan zaie 16 lurraldeei, 32 hautagai zirelarik.