• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa
    Hondakindegiak

    Aurkitu zure konpostagailua!

    Baraze bat ukanik ala ez, etxean edo etxebizitza batean, hirian ala baserrialdean, gaur egun hondakin organikoak konpostatzea denen esku da. Bil ta garbi Sindikatak, Euskal Hirigunearen partaidetzarekin, laguntzen zaituzte tresnatzen eta aholkuak emaiten dizute.

    Hondakindegiak

    Bakarkako konpostaketa

    Etxe batean bizi zira, edo baratze bat daukan apartamendu batean, bakarkako konpostaketa zuretzat da. 10€-ren truk, egurrezko edo plastika birziklatuarekin egindako konpostagailua lortu dezakezu. Horrekin bio-zego bat emana izanen zaizu zure bio-hondakinen bereizteko, baita “Ene konposta lortzen dut” informazio gida.

    Xixare konpostaketa

      Baratze gabeko eraikuntza batean bizi zira eta konpostatu nahi zenuke? Behar duzuna xixare konpostagailua da. Sukaldeko hondakin organiko zonbait, zatikaturik, xixare konpostagailuan ezartzen dituzu, eta xixareek gaitiko lana eginen dute.

      Materialaren lortzeko, 20 € galdeginak izanen zaizkizu xixare konpostagailu eta xixareentzat.

      Hondakindegiak

      Meta konpostaketa

        Baratze bat baduzu, landare hondakin kopuru handiarekin, meta konpostaketa da zuretzat egokiena. Konpostatze egin-molde hori luzeago da baina baratzeko landare hondakin ekarpen handieri egokitua da. Eta hondakintegira joaitea saihesten du !

        Konpostatze partekatua

          Apartamendu batean bizi zira eta zure auzoekin eraikuntza pean konpostatu nahi zenuke ? Konpostatze partekatua da aterabidea. Jabekidetasunaren baimena lortu ondotik, zure laguntzeko emanak izanen zaizkizu metodologia, auzo-erreferenteen formakuntza, konpostagailuaren eta bio-zegoen eskura uztea (diru emaitza batekin).

          Hondakinen murrizketan urrunago joaiteko…
          Gure mediatekan telekargai diren gida guziak aurkitu zure hondakinen murrizten eta konpostazen urratsez urrats ikasteko.