Bereizketa kontsignak
eremua BIDAXUNEko
Zure eremuko hondakinen kudeaketarako informazio guziak hemen atxemanen dituzu.
Estalki eta paperak
2023az goiti, plastikazko eta metalezko
estalki guziak bereizten dira !
Botoilak, flakoiak, janari ontzixkak, jaurta eta krema ontziak, bixkotxa zakutxoak, bainugelako produktuen estalkiak (hortzorea, saboi flakoia etab…) edo konpota xahakoak zikinontzi (edo zaku) horian bota behar dira. Ber gauza kafe kapsula, metalezko tapa eta aluminiozko orrientzat !
Berinezko estalkiak
Berinezko estalki guziak (botila eta ontziak) bilketa guneetara ekarri behar dira (ontzi berdea).
Etxe hondakinak
Bereizi ezin diren edo hondakindegira ekarri ezin diren hondakinak, hala nola “etxe hondakinak” zikin ontzi beltzean bota behar dira (plastikazko objektuak, xatarrak, baxerak, maskara botagarriak etab). Barazki xurikinentzat eta arroltze kuxkuentzat konpostari pentsa !
Gaitiko hondakinak
Hondakindegira ekarri behar diren hondakinak hauek dira :
zurezko gauzak (taulak, panelak, etab.), trabagarriak (matelasa, somierak etab.), kartoi lodiak, etxe hondakin bereziak (tindu etab.), tresna elektriko edo elektronikoak (pantailak, mikro-uhainak, ile-idorgailuak etab.), burdinkeria, lanpa eta neoiak, pila eta metagailuak, tinta kartutxak etab.
BARDOZE
Route de guiche
64530 Bardos
06 72 13 26 74
AKAMARRE
RD 48
64250 Came
06 72 13 26 74