• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Ene eraikinaren peko konpostagailua erabiltzen dut.

    Apartamenduan bizi zira, pentsu duzu konpostaketa ez dela zuretzat. Okerra ! Zure eraikinean konpostagailu kolektibo bat ezar dezakezue. 4 kideko familia baldin baduzu zure zikinuntzia 160kg-taz arinduko duzu urtean eta lurrustela ukanen zure landareentzat. Orduan, kolektiboki ekin ezazue !

    Auzoekin partekatzeko eko-hiritar ekintza

    Imuble peko konpostaketa, norentzat da ?

    Eraikin peko konpostaketa egokia da eremu berde kolektiboak dituzten bizitegientzat. Bestalde, xixare-konpostaketa ere hautatzen ahal duzu zure apartamenduko.

    Zoin hondakin konpostatu ?

    Sukaldeko hondakinak konposta ditzakezu : barazki eta fruitu xurikinak, kafe hondakinak (filtroekin), te zakutxoak, arroltze kusku porroskatuak…

    Zoin hondakin ez konpostatu ?

    Haragi, arrainki, esne elikagaiak, saltsa duten errestak…

    Nola beiratu hondakinak apartamenduan ?

    Konpostagailura ez sobera maiz jausteko, bio-zego ttiki bat emana izanen zaizu, hortan atxikitzeko hondakinak zure apartamenduan.

    Nola baliatu konposta ?

    Hortan ekoitzi konposta baliatzen ahal da amankomuneko eremu berdeetan edo/ta barneko erabilpenean (barne landareetan…)