• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Erosi ordez, alokatzen dut

    Erostera pentsatu aitzin, alokatzera pentsatu… erreflexu horrek arazoak saihestaraziko dizkizu (panan erortzen diren tresnak sobera bakan baliatuak izanki), ekonomiak eginaraziko (zaila da bi aldiz urtean baliatzen den ekipamendu garesti baten amortizatzea), tokia irabaziaraziko (pena da etxea edo apartamendua erabiliak ez diren gauzekin trabatzea), eta ororen gainetik zure hondakin ekoizpena murrizten parte hartuko du. Alokatze sistemak gero eta gehiago garatzen ari dira…

    Ontasun bat erosi ordez zerbitzu baten erostea alde orotarik iraunkorragoa da.

    Zer aloka dezaket ?

    Garbiketa tresnak

    Etxeko garbiketa lan guziak ez dira egunerokoak edo astekariak. Emaitza hobeko tresneria eta indartsuagoa eskura daiteke alokabideari esker.
    Alokagarri materiala adibideak : moketa saboitzailea, ezkoztagailu, lurrun garbitzaile, presio azkarreko garbitzaile, etab…

    Baratzezaintza tresnak

    Baratzezaintzako tresnak ainitzak dira. Garesti eta trabagarriak dira. Bizi eremuak gero eta trinkoagoak izanki, beren metatzea funtsezko galdea bilakatzen da, eta alokatzea egiazko aterabidea.
    Alokagarri materiala adibideak : motokultorea, traktorea, sasi garbitzailea, tronza zerra, hosto xurgagailu edo ufagailua, adar xehagailua…

    Xitxuketa tresnak

    Gero eta gehiago egiten dugu xitxuketa. Gure materiala beharrak handitzen dira baina materiala zonbaitzu behineko erabilpenekoak dira. Alokatzeari esker lan ezberdinak egiten ahal dira errekaratu gabe.
    Alokagarri materiala adibideak : zurubi, aldamioak, lauzadura mozgailu,…

    Garraio moldeak

    Berezko autoa, scooter-a edo bizikleta ukaiteak gastuak sortzen ditu : erospena, mantentzea, aterpetzea. Alokatze aterabidearen hausnartzeak balio du.

    Ontasun kulturalak

    Liburu, CD, DVD, kultura gaur egun denenganatua da. Liburutegi eta mediatekak bazter guzietan atxeman daitezke. Ez duda horrentzat zure herriko etxea deitzea.
    Gure lurralde osoan sakabanatuak diren liburu untzi guziak ahantzi gabe bai eta antzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten zentro komertzialak.

    Jantzi eta beste moda soinekoak

    Dantzaldietako arropak, esku zakuak, mozorroak, gertakari batentzat edo ihauterientzat, alokatzean bere buruari ezohizko soineko baten eskaintzeko parada izan daiteke, edo egun batendako mozorro bat.

    Nun alokatu dezaket ?

    Denda batzu alokaketan berezituak dira. Zerbitzu horiek biderkatzen dira, baserrian ere. Eta interneten alokatze guneak garatzen dira, orduan interneten ibili eta gaitzeko planak atxemanen dituzu !

    h

    Konpontzaileen aurkitegia

    Ofizialeen ganbara, Departamenduko kontseilua eta Bil Ta Garbi sindikatuak, konpontzaileen aurkitegia osatu dute. Horretan, etxetik hurbil diren konpontzaileak atseman ditzazkezu. Horren kontsultatzeko hemen klikatu : reparacteurs-aquitaine.fr

    Agertzen ez diren konpontzeaileek Bil Ta Garbi sindikatuarekin harremanetan sartu behar dute, "kontaktua" zutabetik mezu bat bidaliz. Izen ematea urririk da.