Gainestalketa saihesten dut
Frantzian, 90 miliar estalki urtero botatuak dira. Estalki haien ekoizpenak baliabideak kontsumitzen ditu. Kostu bat badu baita ere. Beraz, gainestalketaren aurka borrokatuz inguramena babesten da bainan gainera, ohartuko zira erosketak hobekiago eginen dituzula.
Estalki guttiago duten produktuak hautatuz, zure hondakinen ekoizpen indibiduala 26 kiloz apalduko duzu urtean.
Gainestalketaren saihesteko aterabideak
Produktu kontzentratuei lehentasuna eman!
Baseren produktua, lesiba… Kontzentratua direlarik haien bolumena eta estalkiaren tamaina murrizten dira.
Produktuak nahas mahas hautatu!
Barazki eta fruitu freskoak unitatean salduak izan daitezke eta ez dute estalkirik behar beraz. Pisura salduak badira eta erosketak merkatuan edo hurbileko komertzioan egiten badituzu, plastikazko zakuak baztertu ditzazkezu. Hala ere, pentsatu zaku berrerabilgarri baten eramaitea zurekin.
Formatu haundiko estalkiak hauta!
Ekuazioa sinplea da, produktu baten ber kantitatearentzat, edukiontzi haundi batek (kilo 1ekoa adibidez) zenbait edukiontzi ttipi (250 gramoko 4 edukiontzi adibidez) baino hondakin gehiago ekoiztuko ditu. Beraz, formatu haundiaren hautua egin zure pasta, zereala, edo garbiketa produktuentzat.
Berritz kargagarriak diren, produktuen aukera egin!
Berrerabilia izan daiteken edozein produkturekin, bereziki haren edukiontzia atxikiz berrerabiltzeko, bereizketaren zikinontzoa arinduko duzu. Gainera ekonomia azpimarragarriak eginen dituzu. Xaboi likidoaren karga baten prezioa pompa batekin hornitua den xaboia baino bi aldiz apalagoa izan daiteke. Berinen garbitzeko produktua, lixiba edo eztigarri zakutxoak, eztilo edo pila berkargagarriak… Saltegietan produktu berkargagarri ugari aurkituko dituzu.
eko-labela duten produktuei lehentasuna eman!
Eko-labela duen produktu batek, ingurumena babesten duela eta kalitatezkoa dela ziurtatzen du. Produktu horiek biziki interesgarriak dira bereziki tintuak, lisibak eta garbitasunerako produktuentzat, ura edota airearen kutxadura saiesten dutelako. Eko-labalizatua den produktu bat garestiagoa izaten ahl bada ere, erabiltzearekin merkeago atera daiteke. Kontuak egin !!
Gida bat zure laguntzeko
Zure eguneroko hondakinen ekoizpenaren murrizteko, Bil Ta Garbi sindikatuak, jukutriak eta abileziak proposatzen dizkizu. Bulegoan, etxean edo oporretan egon, gida segi ezazu!!
“Eguneroko hondakinak murriztu” gida telekargatu.