• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Hondakin berdeak ahal bezain ongi kudeatzen ditut.

    Baratzegintzan arituz gero, horiekin zer egin ez dakizun hondakin berdeak ekoizten dituzu. Belarra edote hesiak pikatzen dituzun bakoitzean, hondakindegira joatea aspertua zira (12 bidai/urte gutti gora behera) Paraleloki, peztizidarik gabeko baratze berde batekin amesten duzu. Aterabideak badira.

    « Zero hondakin baratzea » eta « Zero fito baratzea » gidak kontsultatu eta telekargatu. !

    Zure baratze hondakinen ttipitzen laguntzeko, « Zero hondakin Baratzea » gida telekargatu !

    h

    Zer dira hondakin berdeak ?

    Baratzean diren hondakin berde birziklagarri nagusiak dira:

    • Belar pikatzeak
    • Lore zimelduak
    • Hosto hilak
    • Adaxka pikatuak.
    • Hazirik gabeko belar basak

    Konpostaketa

    Konposta metan eginez, bolumena haundiak ezartzen ahal dira (belar pikatzeak, hosto hilak…) Gehiago jakiteko hemen klikatu

    Begetalen xehaketa

    Xehatzea zer da ?

    Xehatzea, adar moztuak ezpaletan ematea da.

    Zoin dira horren abantailak ?

    Xehakinari esker:

    • Belardi naturala egten da
    • Konposta egituratzeko materia ekoizten da

    Xehakina nola egin ?

    • Soropil mozkailuarekin : adaxkak barreiatu (zm 1eko loditasuna) belarraren gainean eta gainetik pasa soropil mozkailuarekin.
    • Lodiagoak diren hondakin berdeendako, xehagailu batekin

    Gehiago jakiteko : jardineraunaturel.org

    Lastoketa

    Lastotzea zer da?

    Lastotzea lurra hondakin organiko edo mineralaz lurra estaltzea da. Horiei esker lurra elikatuko eta babestuko duzu.

    Zoin dira abantailak?

    • Nahi ez diren belarren hazketa murrizten da eta haien kentzeko lana saihesten da.
    • Ureztatze beharrak murrizten dira lurraren hezetasuna atxikiz.
    • Baratzearentzat baliagarriak diren xixare eta intsektoak babesten dira.
    • Neguko izotzen aurkako babesa ekartzen du.

    Lastoketa nola egin ?

    Hondakin berdearen araberakoa da.

    • Belar mozketak: egun batez edo biz horren idorraraztea aholkatzen dizugu horren bildu aitzin. Barreiatzen diren kapak ez dute lodiegi izan behar.
    • Hosto hilak: ezin hobeak dira hesietan emateko eta zuhaixkendako. Haizeak barreia ez ditzan, xehakin idorraz estaltzea aholkatua da.
    • Baratzeko hondakin xehatuak: idortuak diren hondakinen gehiegoa erabili dezakezu xehatu eta, horien barreiatzeko kapa finetan baratzean, zuhaitzen oinetan eta loreen artean.

    “Mulching” teknika

    Zer da mulching?

    Mulching-ari esker, belarra bertan balioztatzeko parada duzu, bilketa eta kudeaketa saihestuz.

    Nola egin?

    Lama bikoitza eta karter hetsia duen soropil mozkailua behar da. Horrela belarra fin fina xehatua da eta bertan uzten ahal da.

    Zure mozkailua ez da horretarako egokitua?
    Egokitzen ahal den kit bat erosten ahal duzu denda berezitu batean 80€tan gutti gora behera.

    Zoin dira abantailak?

    • Lurra ongarriztatzeko manera bat da: belarra %90 uraz osatua izanik, usteltzea naturalki egiten da eta lurra elikatzen du.
    • Lurra berotasuna eta hotzaren aurka babesten du.

    Zer egin mulching ona egiteko?
    Belarra erregularki moztu.