• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Konpontzen dut

    Gauzak bota ordez konpontzen ahal dira. Zure zikin ontziak arintzen du horrek eta zure moltsa bete dezake. Ohiturak aldatu beraz!! Horriaren peko aldean, etxetik hurbil diren konpontzaileen zerrenda atsemanen duzu.

    13 Kg hondakin/urte/jende da konpontzen, ematen edo berriz saltzen ahal direnak.

    Zure gauzen bizi iraupena nola luzatu?

    Jadanik, puxkak konpondu aitzin, helburua da bizi-iraupen handiagoa eta iraunkortasun gehiago ukan dezaten.

    • Tresna edo gauza azkar eta konpogarriak hautatuz.
    • Energia gutti kontsumitzen duten tresnak (A klasea) hautatuz, zure elektrizitate kontua arintzeko baina ber erean zure tresnaren bizi-iraupena luzatzeko.
    • Zure materialaz arta hartuz eta erregularki entretenituz : bizikleta oliotu, baina ere oinetakoak ezkoztatu, jantzien garbitze arauak errespetatu…

    Konponketarentzat, nori galdegin?

    • Zure ikuzteko tresna, xurgagailua, ogi xigorlea… ez da gehiago martxan ? Zure konponketa garantia erabil dudarik gabe. Data pasatua baldin bazaizu, ofiziozko aditu bat deitu, diagnostika egin dezan eta beharrez, konponketa bera.
    • Oinetako pare higatua, zaku andeatua… zure zapatariari ekarri.
    • Jantzi urratua ? Zure jostunak aterabide bat proposatuko dizu. Zure haurraren galtza baldin bada, pentsa mertzeriara joaitea. “Patch” edo petatxu egokiak atxemaiten ahalko dituzu.

    Aholkua : helbide onen kausitzeko, zure senide eta laguneri galdegin. Sektore hortako ofiziale bati ere aipatzen ahal diozu, edota interneten xekatu.

    h

    Konponketa, aterabide ekologiko eta ekonomikoa!

    Ekonomia zirkularraren alde, xahutzearen aurkako legea 2020ko otsailean onartua izan da. Ingurumenaren aldeko neurri ugariren artean, zaharkitze programatuaren aurkako ekintza konkretuak aurreikusten ditu. Ildo beretik, konponketa, gure produktuen bizi iraupenaren luzatzeko ezinbesteko aterabidea da. Jadanik, hainbat tokiko aktore eta webguneek hitzetatik ekintzetara pasatzen ahalbidetzen dute!
    www.annuaire-reparation.fr
    www.longuevieauxobjets.gouv.fr
    www.e-reparation.org

    Auto-konponketa posible da. Bereziki, tokiko aktore hauek proposatzen dute:
    Konpon Txoko Repair Cafe Baionan
    Recycl’arte Hendaian