• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Kozinatzen dut

    Bazkari hondarrak sukaldatuz janari xahuketa guttitzen dugunez – jakinez xahuketa hori pertsonaka 20kg-koa dela urtean – eta etxen eginiko janariak gainestalki guttiago baliarazten duela… gure irudimena garatu dezagun gure hondarren sukaldatzeko eta produktu industrialeri alternatiba baten atxemaiteko. Etxeko jakiak prestatuz, jatea plazerra bilakatzen da zuretzat, familia eta lagunentzat.

    Biztanle batek batazbestekoz 170 jogurt jaten ditu urtean. 4kideko familia batek jogurta egiteko tresna balu, urtean 680 jogurta untzi saihestuko lituzke.

    Nola janari xahutzea saihestu ?

    Erosketen egitera joan aitzin

    • Zure armairu eta hozgailuetan duzunaren pundua egizu.
    • Zure asteko menuak egizkizu, hola erosketen zerrenda zure beharreri arrunt egokitua izanen duzu. Aterabide horrekin ere ez duzu aratsetako “zer jan” buruhausterik ukanen.
    • Produktu kantitate asko proposatzen dituzten beherapeneri ez dezazula sobera fite etsi, irriskua baita jateko epemuga pasaturik, xahuketa sortzea.

    Kozinatzeko mementoan

    • Izarizko kantitateak egin, zure beharreri eta jale kopuruari egokituak.
    • Hondarrak gelditzen bazaizkizu, atxizkizu berriz sukaldatzeko edo izozgailuan kontserbatu.

    Nola hondarrak kozinatu ?

    Janari hondarren kozinatzeko, teknika baino gehiago, irudimena behar da. Bi errezeta abilak ikus !

    Lehen errezeta : Landesetako Parmentier zure ahateki errestekin.

    Prestaketa eta egosketa denbora : 45min
    4 pertsonarentzat errezeta

    • 800g lur sagar xuritu eta parteka mozturik, egosi 20 minuta ur irakin gatzatuan.
    • Lur sagarrak urgabetu eta sardexkarekin leherturik, gehitu itzazu 10cl krema likido eta 50g gurin. Gatza, biperra eta muskada intxaurra gehitu.
    • 3 urineko ahate ixter berozkizu su ertainean. Haragia firlingatu.
    • 3 tipulatxa xerra meheka mozturik kixkaildu 5 minutaz ahateki urinean eta karamelizatu asukre koilare ttiki bat gehituz.
    • Gratinatu platan lehenik urineko ahatekia hedatu, eta ondotik purea, mailaka. Berriz hasi bigarren aldi batez, eta gaina ogi xehatuarekin estali, gurin puxka batzu barreatuz.
    • Zure platera gorrastatu 6-7 termostato edo 200°C-tan.
    • Zuzenki plateran zerbitzatu!

    Bigarren errezeta: ogi galdua zure brioxa edo ogi ondarrekin

    Prestakuntza eta erretze denbora
    4 pertsonendako errezeta

    • Platera haundi batean 2 arroltze eta 20 cl esne oso nahasi
    • 8 xerra ogi edo brioxa busti nahasketa honetan
    • Zure zartaina eta gurin poxi bat berotu eta ogi edo brioxa xerrak gorraztatu.
    • Zure ogi galdu xerrak azukre hautsez azukreztatu eta sagar egosi, banilla izozki edo ingeles kremarekin batera gozatu.
    • Bero zerbitzatu !

    Nola sukaldadatu estalkien kontsumoa murrizteko?

    Jogurtak, konpota, biskotxa, erreximenta… Guhaurek sukaldatzen ahal ditugun ekoizpen industrialen zerrenda luzea da. Errezeta andana batekin sukalda dezakezun etxeko jogurtarekin hasi.

    Jogurten sukaldatzeko, jogurt hartzitegi baten ukaitea hoberena litzateke. Edukieraren arabera, haren prezioa 20 eta 120€ren artean da. Inbestitzea fite errentagarri bihurtua izanen da esnekien kontsumitzaile bazira.

    Lehen errezeta : txokolate, kafe edo karamela jogurta

    • Osagaiak : Litro bat esne hotz, altxagarri zakutxo bat, 3 txokolate hautsa koilara handi, edo kafe, edo karamelo.
    • Prestakuntza : Txokolate, kafe edo karameloa gopor batean ezar ; emeki emeki esne epel taza erdi bat gehitu, itzulikatzen segituz, eta altxagarria gehitu. Untsa nahas. Gainerateko esne hotza ixur, itzulikatzen arrestatu gabe. Prestaketa hori untzietan ixur eta jogurta tresnan utzi 8 orenez.

    Bigarren errezeta: ananas fresko jogurta

    • Osagaiak : Litro bat esne hotz, altxagarri zakutxo bat, 2 ananasa xerra, eta 4 koilara handi ananasa ziropa.
    • Prestakuntza : Ananasa xerrak kubo ttipitan pikatu. Esne hotza nahasi, altxagarri eta ziroparekin. Untzietara ixur. Ananasa kuboak untzietan banatu eta jogurta tresnan ezar 8 orenez.

     

    Xahuketaren aurkako abilezia gehiago atxemateko, “xahuketaren aurkako gida” telekargatu. 

    Privacy Overview
    Bil Ta Garbi Logo

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

    Cookies strictement nécessaires

    Cette option doit être activée à tout moment afin que nous puissions enregistrer vos préférences pour les réglages de cookie.

    Cookies tiers

    Ce site utilise Google Analytics et Matomo pour collecter des informations anonymes telles que le nombre de visiteurs du site et les pages les plus populaires.

    Garder ce cookie activé nous aide à améliorer notre site Web.