Nire ehunak bereizten ditut
Arrazoin ezberdinengatik, gehiago erabiltzen ez dituzun jantziek zure armairuak betetzen dituzte : urdina ez duzu gehiago maite, zure haurrak bapatean haunditu dira… Aholkulariek dioten bezala, ongi janzteko, armairuan zer duzun argi izan behar duzu. Beraz erregularki bereizi eta gehiago erabiliko ez dituzun jantziak eman itzazu.
Urtero, 2,5 miliar ehun, jantzi eta oinetako salgai ematen dira. Hauek 600 000 tona dira, eta 9,2Kg urte eta jendeka.
Zein dira ehunak ?
- Jantziak (gizonezkoak, emakumezkoak, haurrak)
- Ehun zaharkituak
- Zapatak (pareetan eman)
- Esku zakua
- Etxeko oihala
Ehunekin zer egin ?
Aterabide desberdinak eskuragarri :
- Posibilitate desberdinak horien emateko: karriketan atsematen diren edukiontzietan, hondakindegietan, gizarteratzearen alde lanean ari diren erakundeek jasoko dituztenak, karitatezko elkarteak eta elkartasunezko ekonomia soziala daramaten enpresetan.
- Ganer huste, internet edo denda berezietan saltzen dituzu.
- Beste gauza batzuen kontra trukatzen dituzu.
Zein dira ehunen emateko kontutan hartu behar diren segurtasun neurriak ?
- Hezetasunaren aurka babesteko, zaku itxietan eman. Kartoinetan edo nahas mahas ez sekulan utzi.
- Ehun guziak garbituak izan behar dute. Tinduz, grasaz edo disolbatzailez zikinduak direnak ezin dira birziklatu.
- Euritakoak ez eman zaharkituak badira, inork ez baititu jantziko eta ez baitira birziklatzen.
Zer bilakatzen dira ehunak ?
1. Berrerabilpena
Bizi berri bat aixtur kolpe batez.
- Ehunak trapuak bilakarazi: mihiseak ezin hobeak dira lehioen garbitzeko, trikotak bikainak dira altzarien arraberritzeko.
- Jantziak sareztatu: oihal zati eder batekin jantzi zuloduna konpondu dezakezu.
Bizi berri bat beste norbaitek erabiliz.
- Estatu onean diren ehunak oraindik baliagarriak dira (eman, trukatu, saldu…)
2. soluzioa birziklapena
Itxuragabetuak, urratuak… zure ehunak ez dira horrela erabiltzen ahal. Birziklatzen ahal dira. Moketak eta tapizen egiteko lehen ekaia bilakatzen ahal dira. Trapuak egiten ahal dira eta erainkinendako isolagailuak (termikoak eta akoustikoak) egiten ahal dira. Azken egin mode hau, Le Relais, Emmaüsen partaideak du asmatu.
Gehiagoren jakiteko www.lafibredutri.fr
Bizi ainitz jantzientzat !
jadanik tixerta zaharrak zakuz eraldatu dituzu? Errexak diren 6 etapaz, zure jantzier bigarren bizitza bat nola emaiten ahal den ikusi. ‘Récup” zaku bat nola egin ikasteko klikatu HEMEN.