• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Nire ehunak bereizten ditut

    Arrazoin ezberdinengatik, gehiago erabiltzen ez dituzun jantziek zure armairuak betetzen dituzte : urdina ez duzu gehiago maite, zure haurrak bapatean haunditu dira… Aholkulariek dioten bezala, ongi janzteko, armairuan zer duzun argi izan behar duzu. Beraz erregularki bereizi eta gehiago erabiliko ez dituzun jantziak eman itzazu.

    Urtero, 2,5 miliar ehun, jantzi eta oinetako salgai ematen dira. Hauek 600 000 tona dira, eta 9,2Kg urte eta jendeka.

    Zein dira ehunak ?

    • Jantziak (gizonezkoak, emakumezkoak, haurrak)
    • Ehun zaharkituak
    • Zapatak (pareetan eman)
    • Esku zakua
    • Etxeko oihala

    Ehunekin zer egin ?

    Aterabide desberdinak eskuragarri :

    • Posibilitate desberdinak horien emateko: karriketan atsematen diren edukiontzietan, hondakindegietan, gizarteratzearen alde lanean ari diren erakundeek jasoko dituztenak, karitatezko elkarteak eta elkartasunezko ekonomia soziala daramaten enpresetan.
    • Ganer huste, internet edo denda berezietan saltzen dituzu.
    • Beste gauza batzuen kontra trukatzen dituzu.

    Zein dira ehunen emateko kontutan hartu behar diren segurtasun neurriak ?

    • Hezetasunaren aurka babesteko, zaku itxietan eman. Kartoinetan edo nahas mahas ez sekulan utzi.
    • Ehun guziak garbituak izan behar dute. Tinduz, grasaz edo disolbatzailez zikinduak direnak ezin dira birziklatu.
    • Euritakoak ez eman zaharkituak badira, inork ez baititu jantziko eta ez baitira birziklatzen.

    Zer bilakatzen dira ehunak ?

    1. Berrerabilpena

    Bizi berri bat aixtur kolpe batez.

    • Ehunak trapuak bilakarazi: mihiseak ezin hobeak dira lehioen garbitzeko, trikotak bikainak dira altzarien arraberritzeko.
    • Jantziak sareztatu: oihal zati eder batekin jantzi zuloduna konpondu dezakezu.

    Bizi berri bat beste norbaitek erabiliz.

    • Estatu onean diren ehunak oraindik baliagarriak dira (eman, trukatu, saldu…)

    2. soluzioa birziklapena

    Itxuragabetuak, urratuak… zure ehunak ez dira horrela erabiltzen ahal. Birziklatzen ahal dira. Moketak eta tapizen egiteko lehen ekaia bilakatzen ahal dira. Trapuak egiten ahal dira eta erainkinendako isolagailuak (termikoak eta akoustikoak) egiten ahal dira. Azken egin mode hau, Le Relais, Emmaüsen partaideak du asmatu.

    Gehiagoren jakiteko www.lafibredutri.fr

    Bizi ainitz jantzientzat !

    jadanik tixerta zaharrak zakuz eraldatu dituzu? Errexak diren 6 etapaz, zure jantzier bigarren bizitza bat nola emaiten ahal den ikusi. ‘Récup” zaku bat nola egin ikasteko klikatu HEMEN. 

    Privacy Overview
    Bil Ta Garbi Logo

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

    Cookies strictement nécessaires

    Cette option doit être activée à tout moment afin que nous puissions enregistrer vos préférences pour les réglages de cookie.

    Cookies tiers

    Ce site utilise Google Analytics et Matomo pour collecter des informations anonymes telles que le nombre de visiteurs du site et les pages les plus populaires.

    Garder ce cookie activé nous aide à améliorer notre site Web.