• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Euskal Hirigunearen partaidetzarekin, Bil ta Garbi sindikatak 6 hilabeteko esperimentazioa eramaiten du igeltsu hondakinen bereizteko hiru hondakindegietan : Beskoitze, Itsasu eta Urruñan

    Helburua : birziklatzea !

    Esperimentazio honen barne dira profesionalak baita partikularrak. Helburua da gaur egun balioztatuak ez diren igeltsu hondakinak birziklatzea. 2020ko azaroaren 2tik 2021ko apirilaren 30era iraunen du.
    Egiazko baldintzetan eramana den entsegu honen emaitzen arabera, igeltsu hondakinen bereizketa orokortua izan litaike eta profesionalek prezio bat pagatu beharko lukete. Mementoko, esperimentazioa urririk da.
    Proba horri esker hondakinetan eskuratzen diren kantitateak neurtzen ahalko ditugu, baita ere igeltsua bereizteko izan daitezken trabak ezagutuko, dispositibo teknikoaren hobetzeko gisan.
    Hots, entsegu epe hori eraginkorra izan dadin eta igeltsua ahal bezain gehien birziklatua izaiteko, galdegiten dugu igeltsua arretaz bereiztea.

    Onartuak :

    • Igeltsu arruntak paperezko kaparekin, zernahi kolore, egitura, lauki zilokatu edota irazgaitzak.

    • Igeltsu konplexuak : berina zuntzarekin, polistireno bikoizketatua, arroka zuntza, poliuretano belakia…

    • Igeltsu edo estaldura zakuak

    • Trenkada zilokatuak

    • soailu lauzak

    Ez onartuak :

    • Amiantoa edo mundruna duten materiak

    • Brikak

    • Betoi zelularra