Gaur egun, Urruñan 216 garren konpostatze kolektibo gunearen plantatzearekin, Bil Ta Garbi Sindikatua eta bere kolektibitate kideak, Euskal Hirigune elkargoa eta Béarn des Gaves herri elkargoa, bio-hondakinen lekuko kudeaketak geroz eta gehiago herriak eta bertako biztanleak erakartzen dituela ohartzen dira.


2024etik geroz dohainik, konpostagailu indibidualak zein kolektiboak emeki-emeki tokiko paisaian finkatzen dira eta ipar Euskal Herriko eta Béarn des Gaves-eko bio-hondakinen kudeaketa arrunta segurtatzeko ezinbestekoak dira.
2024an Bil Ta Garbi Sindikatuaren* esku hartze lurraldeko biztanleen % 37ak bere bio-hondakinen kudeatzeko konpostatze aterabide bat erabiltzen du.
2024 urte bukaeran, kolektibitatearen zerbitzuek lurraldean diren bakarkako etxeen erdia baino gehiago hornitzen lagundu dituzte (%51) konpostagailu indibidualak (45 927 ale) edo xixare-konpostagailuak (1 238 ale) banatuz.
2026eko finkaturiko helburua, bakarkako etxeen %52a hornitzea, aurten jadanik gainditua izanen da.
Bestalde, eraikin-peko edo auzoko konpostatze kolektiboen guneen kopurua emendatzen ari da.
2024an, 189 konpostatze kolektibo gune zerrendatzen dira, hauen artean:
– 168 eraikin-peko gune
– 21 auzo hornituak
Konpostatze kolektiborako 1.000 guneren helburu handinahia erdiesteko, Sindikatuak giza baliabide garrantzitsuak hedatu ditu 2026aren hondarrean.
Honela, Bil Ta Garbiko 18 Hondakinen Murrizketa & Bereizketa Animatzaile formatuak izan dira, konpostagailu gida kalifikazioa esku ukaiteko eta biztanleak bereizketa jestu berriekin lagundu ahal izaiteko.
Halaber, 3 konpostagailu maisuak laguntzen ahal dituzte (2 kontratatze 2024 erditsutan) konpostatze kolektiboaren hedatze eginkizunetan, eraikin-petan eta, batez ere, auzoetan.
« Konpostatze kolektiboa, eraikin-pean edo auzo batean izanki, gure bio-hondakin estrategiarentzat aitzinamendu tarte garrantzitsua bat da. Beraz, bi norabide horietan urrunago joan behar dugu gure baliabideak mobilizatzen eta eskaintzen segituz, lankidetza hertsian, lurraldeko herriekin. Karta guztiak dituzte eskuetan arrakastatsu ateratzeko ! »