Hondakinen tratamenduaz arduratzen den zerbitzu publikoak, herritarrek hondakindegietara eramandako hondakin berdeen kantitateak murriztu nahi ditu. Etxeetan, ekintza eko-arduradunak garatuko dituen plan bat martxan ezarri du : baratze zero hondakin operazioa.
Herriak: xehaketa kanpainak diruz laguntzen ditu sindikatuak!!
Joan den martxoan Bil Ta Garbi sindikatuko hautetsiek herriko etxeeri eskainitako 200 €ko diru laguntza* bozkatu dute, herritarrei zuzendutako landare hondakinen xehaketa kanpainak antola ditzazten. Hurbilezko ekimen haiek herri eta etxeetako landare hondakinak hondakindegietatik baztertzeko eta xehaketaren erabilpena etxeen baratzeetan sustatzeko xedea dute.
2020an, herritar bakoitzaren landare hondakinen ekoizpena 85 kg baino geihagokoa izan da, hots, 28 165 tonakoa gure lurraldearentzat! Urtez urte, kopurua emendatuz doa hondakindegietan (+%4 2020 eta 2019 artean) baratzeen onurarentzat landare hondakinak etxean balioztatzen ahal direlarik!
*ordaindutako laguntza, urtean 3 kanpainentzat gehienik.
Xehetasun gehiagorentzat: manuela.ducros@biltagarbi.fr
Jokamolde onak: komunikazio kit berezia “landare hondakinak”
Jendeak bere landare hondakinak zuzenki etxean kuadeatu ditzan, Bil Ta Garbi sindikatuak eta bere elkargo kideek, pratika oneri buruzko informazio kit hau proposatzen dizute. Xehatze kanpainei buruzko afitxak egiteko, erabiltzeko prest diren artikuluak, hainbat ilustrazio…
Bil Ta Garbi sindikataren lurraldeko hiri bat zira, zure galdera ondoko helbidera bidali: nicolas.seguin@biltagarbi.fr
Eta ere…
Landare hondakinei buruzko pratika onak ukaiteko, 50€ko diru laguntzaren eskaintza bada, xehatze edota “mulching” egiteko materialaren alokatu edo erosteko, baita profesional baten zerbitzuaren kontratatzeko: xehetasun gehiago HEMEN klikatuz.
Landare hondakinen kantitate ttipien murrizteko, konpostaketa erreski martxan ezartzen ahal den aterabidea da! Uhaitzen Biarnoko Herri Elkargoak, EUskal Hiriguneak eta Bil Ta Garbi Sindikatak, prezio apaleko konpostagailuak eskaintzen dituzte: xehetasun gehiago HEMEN klikatuz.