• Euskara
  • Français
  • Etxeko hondakinen eta antzekoen murrizketa, bereizketa eta balioztatzearendako Sindikatu Mixtoa

    Ipar Euskal Herrian, Klimaren astean iraganen diren Canopia, Mendixka eta Zaluaga poloen bisiten egitaraua ikus. Bil Ta Garbi Sindikatak, lekuko aktore publiko engaiatu gisa, horretan parte hartuko du.

    Ipar Euskal Herrian iraganen den klimaren astearen denboran, hiru bisita publiko eskainiko dira (izen ematea derrigorrezkoa). Hauetariko batean, hondakin birziklagarri baten ibilbidearen ezagutzeko parada ukanen duzu, Suez RV Atlantique lantegiaren partaidetzan, Baionan.

    1.bisita: hondakin birziklagarri baten ibilbidea
    2.bisita: hondakina, baliabide bat
    3.bisita: ibilbideen osagarritasuna

    #1 HONDAKIN BIRZIKLAGARRI BATEN IBILBIDEA – URRIAREN 12AN, ASTEARTEZ

    Zure botilak bereizten dituzu. Bilduak dira. Eta gero? Plastikozko botila baten zirkuitoaren ibilbidea segitu ezazu.

    Bisita urriaren 12an asteartez.
    Bisita bikoitza, bi eta hiru ordu bitartekoa – 12 urtetik goiti.

    Izen ematea derrigorrezkoa HEMEN

    // Osasun agiria eskatua // Hitzordua Bil Ta Garbi sindikatan – 7, Joseph Latxaque karrika – 64100 BAIONA

    Canopia gunea

    9h30: paper eta etxe hondakin birziklagarrien bereizketa zentroaren ezagutza.
    Canopia poloa – 7, Joseph Latxague karrika – 64100 BAIONA

    Suez RV Plastiques Atlantique

    11:00: SUEZ RV, plastiken (PET) birziklatze lantegia ezagutu
    Suez RV Plastiques Atlantique,  41 avenue du 8 mai 1945 – 64100 BAIONA

    Mendixka poloa

    #2 HONDAKINA, BALIABIDEA – URRIAREN 13AN, ASTEAZKENA

    Xarrikota Pean, 80 000 biztanleen hondakin organikoekin, laborantzan erabiliko den konposta arautua egiten da. Lurrari itzultze prozesu hau nola iragaiten da?

    Bisita urriaren 13an, asteazkenez, 10:00etan.
    1:30 eta 2:00 ordu bitarteko bisita, 8 urtetik goiti

    • Etxe hondakinen balioztatze unitatearen ezagutza.
    • Arriskurik gabeko hodakinen biltze gunearen ezagutza.

    Izen ematea derrigorrezkoa HEMEN
    // Osasun agiria eskatua // Mendixka poloa – Larraskako plaza – 64130 Xarrikota Pea

    #3 IBILBIDEEN OSAGARRITASUNA – URRIAREN 13an, ASTEAZKENEZ

    Murrizketa iturritik eginez gero, helburua, ahal bezainbat hondakinen balioztatzea da. 2020an, Euskal Herriak, hondakinen %68a balioztatzea lortu du. Gaineratekoa? Zaluaga, arriskurik gabeko hondakinen biltze gunea ezagutu. Birzikla ezinen ibilbidearen bukaera.

    Bisita urriaren 13an arratsaldeko 2 etan.
    1:30 eta 2:00 ordu bitarteko bisita, 8 urtetik goiti:

    • Etxe hondakinen lekualdatze kaiaren ezagutza.
    • Arriskurik gabeko hondakinen biltze gunearen ezagutza.
    • Ur zikinen (lixibiak) tratatze unitatearen ezagutza.

    Izen ematea derrigorrezkoa HEMEN
    // Osasun agiria eskatua // Zaluaga poloa – Zaia bidea – 64310 Senpere

    Zaluaga poloa